IrakasleWikia Guggenheim Bilbao:Erantzukizunen mugaketa orokorra

IrakasleWikia Guggenheim Bilbao(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

IrakasleWikia online entziklopedia bat da, edukiak eskainiz parte hartu nahi duenarentzat irekia, hau da, giza ezagutza-iturria elkarrekin batera garatzen duten pertsonen eta taldeen elkarte boluntarioa. Bere funtzionamendu-eskemari esker Interneterako sarbidea eta web nabigatzaile bat duen edozeinek alda dezake bertako artikuluen edo orrien edukia. Horrexegatik, mesedez kontuan izan entziklopedia honetan aurkitzen duzun informazioa ez dutela nahitaez bertan biltzen diren arlo desberdinetako gaiak ezagutzen dituzten adituek edo profesionalek berrikusi, informazio osatua, zehatza eta fidagarria eskaintzeko behar den bezala.

IrakasleWikiaren arduradunek editatzen diren edukiak etengabe berrikusteko konpromisoa eta erantzukizuna hartzen dute, baina, hala ere, horrek ez du esan nahi kasuren batean akatsak egon ez daitezkeenik.

Gainera, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa ez da erabiltzaileek proposatu ditzaketen jarduera, material eta abarren erantzule, eta ez du bermatzen proposamen horiek eraginkorrak izan daitezkeenik.


Edukiak

Ez dago kidekoen arteko berrikuspen formalik

IrakasleWikia ez da kidekoen artean (peer review edo taldean egindako berrikuspena) uniformeki berrikusten. Irakurleek akatsak zuzendu edo iradokizun okerrak ezabatu baditzakete ere kidekoen artean egindako ustekabeko berrikuspenen batean, legez ez dute lan hori egiteko obligaziorik eta, beraz, jarrerari dagokionez inolako garantia inpliziturik gabe barne hartzen da informazio guztia edozein xede edo erabilerarako. Kidekoen artean egindako berrikuspenen bidez onetsi izan diren artikuluak ere, edo nabarmendutako artikuluaren bozketa prozesu baten ondoren onetsi izan direnak, oker aldatu daitezke geroago, zuk artikulu horiek irakurri baino lehen justu.

Egile, argitaratzaile, kolaboratzaile, babesle, administratzaile, sistema-operadore edo IrakasleWikiarekin nolanahi ere lotura duen beste edozein pertsona ezin da, inoiz ere ez, okerra, akasduna edo difamaziozkoa den informazioa agertu izanaren erantzule gisa hartu legalki, ezta bertako orrietan bilduta dagoen informazioa edo orri horietatik eta orri horietara estekatuta dagoen informazioa erabiltzen den moduaren erantzule gisa ere.


Ez dago kontraturik; lizentzia mugatua

Hemen biltzen den informazioa askatasunez eta doan ematen da, zuk eta gune honetako jabeek edo erabiltzaileek, webgune hau kokatu deneko zerbitzarien jabeek, IrakasleWikiari ekarpenak egiten dizkioten banakoek, edozein proiekturen administratzaileek, sistema-operadoreek, edo proiektu honekin edo lotutako beste batzuekin zerikusia duen edozein pertsonak inolako akordio edo kontraturik egin gabe. Lizentzia mugatu bat ematen zaizu gune honetako edozein material kopiatzeko. Lizentzia horrek ez du inolaz ere kontratuzko edo kontratuz kanpoko erantzukizunik sortzen IrakasleWikiaren aldetik, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren aldetik ezta bere agente, kide, antolatzaile edo beste erabiltzaile batzuen aldetik ere. Askatasunez erabil dezakezu informazioa, baldin eta Creative Commons-en lizentzien baldintzak betetzen badituzu.

Creative Commons-en lizentzia, Errekonozimendua – Ez komertziala – Berdin partekatzea motakoa. Honi buruzko informazioa “Informazioa hirugarrenekin partekatzea” atalean begiratu dezakezu berriro.

Hau ez da zuk eta IrakasleWikiak edo Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak egindako kontratu, akordio edo elkar aditze bat, informazioari dagokionez egiten duzun erabilera edo aldaketak babesten dituena Creative Commons-en lizentzian adierazitako terminoetatik harago. IrakasleWikian inor ez da bertan, edozein informaziotan, egiten diren aldaketen edo ezabaketen erantzuletzat hartuko.

Marka erregistratuak eta beste eskubide batzuk

IrakasleWikiaren artikuluetan edo orrietan aipatu edo erabiltzen diren marka erregistratuak, zerbitzu-markak, marka kolektiboak, diseinu-eskubideak edo jabetza industrial edo intelektualeko eskubideak edozein izanik ere, dagozkien titularren jabetzakoak dira. Hemen erabiltzeak ez du esan nahi zuk erabil ditzakezunik Creative Commons lizentziaren terminoen arabera IrakasleWikiko jatorrizko egileek eman dieten informazio xede bera edo antzekoa ez den beste baterako.

Kontrakorik adierazten ez bada behintzat, IrakasleWikia webgunea ez dago aipatutako eskubide horien titularrekin erlazionatuta eta beraz IrakasleWikiak ezin du inolako eskubiderik eman babestutako materialak erabiltzeko. Zu zeu zara jabetza inmaterial hori edo antzekoak erabiltzen dituzun moduaren erantzule bakarra.


Interpretazioak

Kontrakorik adierazten ez bada behintzat, IrakasleWikiko artikuluetan adierazitako ondorioak, interpretazioak eta iritziak euren egileenak dira eta ez dute nahitaez IrakasleWikiaren edo Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren ikuspegia adierazi beharrik. Emandako informazioa ez da inolaz ere interpretatu behar euren testuekin ekarpenak egiten dituzten pertsonen edo taldeen jarrerak, erakundeak, programak, erreklamazioak edo errebindikazioak IrakasleWikiak edota Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak bermatu, babestu edo hitzartzen dituen zentzuan.