Guggenheim Bilbao Museoko Bilduma Iraunkorra
IrakasleWikia Guggenheim Bilbao(e)tik
Edukiak |
Kanpoaldeko obrak
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren hainbat obra eraikinaren kanpoaldean daude instalatuta. Jeff Koons artistaren Puppy (1992) eskultura handiak, txakur itxurakoak eta landatzen zaizkion lorez estaliak, Museoko plazan egiten dio harrera bisitariari. Koonsen beste obra bat, Idi-bihotzak (Tulips, 1995–2004), kolore distiratsuzko altzairuz egina, itsasadarrera begira dagoen terrazan dago kokatuta.
Louise Bourgeoisen Ama (Maman, 1991, 2001ean moldeatua) brontzezko obra ere itsasadarraren ertzean ikus daiteke, eta artistaren azkenaldiko Armiarma (Spider) sailekoa da.
Pasabidearen azpian Fujiko Nakayaren eskultura atmosferiko baten instalazio etereo bat dago, Laino eskultura # 08025 (F.O.G.) [Fog Scupture # 08025 (F.O.G.)] (1998), inguruneari esker bat-batean itxura hartzen duena. Bestalde, bilduman bada beste obra iragankor bat, Yves Klein artistarena, Suzko iturria (Fire Fountain, 1961) izenekoa. Museoaren kanpoaldeko urmaeleko ura eta sua elkartzen dituen proiektua da, ilunabarrean aktibatzen diren bost sugarrek itxuratutakoa.
Azkenik, Daniel Burenen eskulturak, Arcos Rojos/Arku gorriak (2007), Museoarekin bat egindako Salbeko zubiaren erdiko egitura estaltzen du, itsasadarrean islatzen diren arku gorri handi batzuekin. Txandakatuta agertzen diren zerrenda beltz eta zuri batzuek bertikalean marratzen dituzte piezaren kanpoaldeko ertzak, eta piezaren argizko osagaia ezkutatzen dute.
Instalazioa, hirigintzako osagai
Louise Bourgeois, Frantzian jaiotako eskultore estatubatuarra, gaur egungo artista garrantzitsuenetako bat da. Bere obrak izaera autobiografikoa du eta instalazioaren eremuan barneratzen da sarritan. Ama, Guggenheim Bilbao Museoa inguratzen duen itsasadarraren ertzean kokatua, Museoarekin batera, hiriaren eraberritze eta aldaketa urbanistikoari laguntzen dio.
Louis Bourgeoisen Ama obra Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarena da. Altzairuz eta brontzez egina dago eta bederatzi metrotik gorako luzera du. Munduko hainbat lekutan banatuta dauden sail bati dagokio eta amatasunaren eta babesaren sinbolo gisa aurkezten digu armiarma; gainera, artistaren haurtzaroko kezkak, obsesioak eta oroitzapenak aditzera ematen dizkugu.
Bourgeoisen serie bereko brontzezko beste armiarmak leku hauetan daude ikusgai: Seulgo (Korea) Samsung Museum of Art, Tokioko (Japonia) MoriArtCenter, eta Ottawako (Kanada) National Gallery of Canada.
Sortzen dituen eskala handiko eskulturak instalazioak dira, inguruan dituzten elementu arkitektonikoetan esku hartzen dutelako. Hortaz, leku publikoetan kokatutako halako obren konplexutasunak bide eman diezaioke artelanak hirigintzako osagai izateko aukerari buruzko eztabaidari.
Arkitektura edo eskultura?
Guggenheim Bilbao Museoaren 10. urteurrena oroitzeko, Museoak proiektu bat enkargatu zion Daniel Buren-i: Salbeko zubian interbentzio artistiko bat. Obra hau propio sortu zen Museoaren ingurunea osatzen duten espazio berezienetako batentzat eta hala, hiriko ondare artistikoa aberasten lagundu du gainera.
Daniel Burenek agerian utzi nahi izaten ditu obraren osagai literalak, gainazala eta euskarria —aurrealdea eta atzealdea—, eta osagai horien bidez arakatzen ditu artelanaren alderdi materialak eta ideologikoak.
Burenek planteatutako proiekturen (Arcos Rojos/Arku gorriak) oinarria da Museoaren eta zubiaren artean Frank Gehryk sortutako harmonia perfektua hausten duen elementu bakarra altzairuzko arku hori dela —gogoan izan museoaren arkitekturak besarkatu egiten duela zubia eta multzoan integratzen duela—; izan ere, artistaren hitzetan “ez dator bat bisualki Museoaren dotoretasunarekin”.
Beraz, bere interbentzio artistikoa zubiaren egitura eraldatzean oinarritu da, eskultura bat balitz bezala kolorezko “azal” batez estali du, eta horrela forma eta konfigurazioa aldatu ditu, zubiak betetzen duen funtzioaren oztopo izan gabe. Obra honetarako gorri bizia aukeratu du Burenek, egituraren berde kolorearekin nabarmen kontrastatzen duena eta, aldi berean, “lotura kromatikoa” sortzen duena Gehryren eraikineko ezkaten titanioarekin. Alboetako ertzak txandaka jarritako zerrenda zuri eta beltz batzuk dira, kolore gorriari kontrajartzen zaizkionak.
Piezak bi argi-mota igortzen ditu: estatikoa bata, “eskultura gorriaren” bi aldeetan proiektatzen dena, eta konplexuagoa eta dinamikoagoa bestea, alboetan kokatua eta egituraren barrualdeko eta kanpoaldeko ertzetatik etengabe mugitzen doana.
Arcos Rojos/Arku Gorriak obrak arkitekturara hurbildu du eskultura, bi arlo hauen artean betidanik egon izan den lotura estua eta emankorra agerian utziz. Orain, ikusleari dagokio bere buruari galde egitea zenbateraino luza daitekeen harreman hori eta non egon daitekeen estetikaren eta funtzionaltasunaren arteko muga.
Baliabideak
Liburutegia
- Maderuelo, Javier. Arte Público. Diputación Provincial de Huesca. Huesca, 1995
- Bourgeois, Louise. Destruction of the father. Writings and interviews, 1923–1997. The MIT Press Ed. 1998.
- Bourgeois, Louise. Louise Bourgeois. Tate Gallery Publications. Londres, 2007.
- Kellein Thomas/Bourgeois Louise. La Familie. Louise Bourgeois. Verlag der Buchhandlung Walther König arg., 2006.
- Zenbait egile. Louise Bourgeois. JRP/Ringer arg., 2007.
- Bourgeois, Louise. Destrucción del padre/Reconstrucción del padre. Editorial Síntesis. 2002.
- Bal, Mieke. Una casa para el sueño de la razón. Ensayo sobre Louise Bourgeois. Editorial Cendeac, 2007
- Hernando Carrasco, Javier. Daniel Buren. La postpintura en el campo expandido. Editorial Cendeac, 2007.
- Cruz, Pedro Alberto. Daniel Buren. Editorial Nerea, Madril, 2006.
- Zenbait egile. Daniel Buren, 1997–1999. Catalogue raisonné. Edición del Centre Pompidou, Paris, 2002.
- Lelong, Guy. Daniel Buren. Editorial Flammarion, Paris. 2001.
- Buren, Daniel. Repertoire. Editorial Art Metropole, Toronto, Ontorio, 2006.
- Hezitzaileen gida eta gida laburra: Arkieskultura erakusketa, 2005eko urriak 28–2006ko otsailak 26. Guggenheim Bilbao Museoaren material didaktikoak.
- Solomon R. Guggenheim Museum (New York). Guggenheim Museoak eta mende honetako artea, New York: The Solomon R. Guggenheim Foundation; Guggenheim Bilbao Museoa, 1997.
- Solomon R. Guggenheim Museum (New York). 100 works by modern masters from The Guggenheim Museum. New York: Harry N. Abrams, 1984.
- Solomon R. Guggenheim Museum (New York). Guggenheim Bildumaren maisu–lan modernoak: [erakusketa]. Solomon R. Guggenheim Museum. New York: Guggenheim Museum, 1993.
- Solomon R. Guggenheim Museum (New York). Art of this Century: the Guggenheim Museum and its collection. New York: The Solomon R. Guggenheim Foundation, 1993.
- Peggy Guggenheim Collection (Venezia). Masterpieces from the Peggy Guggenheim Collection. New York: Guggenheim Museum, 1993.
- Solomon R. Guggenheim Museum (New York). Guggenheim Museoak eta mende honetako artea. New York: The Solomon R. Guggenheim Foundation; Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 1997.
- Hezitzaileen gida eta orri didaktikoa: Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak erakusketa, 2003ko urriak 7 – 2004ko maiatzak 12. Guggenheim Bilbao Museoaren material didaktikoak.
Hemeroteka
- Biografía Bourgeois
- Donde habita el dolor
- Arañas y grietas
- Las obsesiones de Louise Bourgeois, una mujer sin secretos
- Biografía Buren
- Color, geometría e impersonalidad
- Un “okupa” a rayas
- Vida y movimiento.Tres nuevas exposiciones en el Palais del Tokyo
- Arte Público/Espacios Abiertos (1\1). Por Mª Asunción Salgado De La Rosa
- Contextos y proyectos de arte público. Organiza el Museo de Arte Contemporánea de Vigo, en colaboración con la Universidad de Vigo
- Daniel Buren: «Bilbao asume el riesgo de comprar una obra que no puede durar»
- Daniel Buren invita a la transgresión del espacio arquitectónico en el EACC
- Arte y Parte aldizkaria, 23. zk.:
- LOUISE BOURGEOIS:
- La autoexpresión es sagrada y fatal. Louise Bougeois.
- Louise Bourgeois. La polilla en la alfombra. Fernando Sinaga.
- La mujer de la blusa blanca. Eva Lootz.
- De reojo. Delfim Sardo.
- LOUISE BOURGEOIS:
- Arte y Parte aldizkaria, 1. zk.:
- Louise Bourgeois, una artista secreta. Rosa Martínez
- Ikus daitezkeen bideoak Richard Serraren “Denboraren materia” erakusketako Didaktikan, Guggenheim Bilbao Museoa:
- Elkarrizketa | Entrevista | Interview: A conversation with Richard Serra part 1 &2.
- Charlie Rose Show. Produktore eragileak | Productores ejecutivos | Executive producers: Charlie Rose Inc. New York, 2007, (1 h 30’) JBA
- A Conversation between Lynne Cooke and Richard Serra Museum of Modern Art, New York, 2007, irailak 6, (68’) JBA
- Richard Serra Thinking on your feet. Zuzendaria | Directora | Director: Ana Maria Tappeiner, 2007, (93’) JBA
Webguneak
Vigoko Arte Garaikideko Museoa
Espai D’Art Contemporani de Castelló
Daniel Burenen webgune ofiziala
Daniel Buren erakusketa, Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionala
Richard Serra, Sculpture: forty years erakusketa, Arte Modernoko Museoa, New York


