Cy Twombly
IrakasleWikia Guggenheim Bilbao(e)tik
Guggenheim Bilbao Museoak, Londresko Tate Modern-ekin lankidetzan, atzera begirako erakusketa handi bat aurkeztu du XX. mendearen bigarren erdiko eta XXI.aren hasierako artista gailenetako bati, Cy Twomblyri (1928, Lexington Virginia), eskainia.
Erakusketa hau gaika antolatu da eta Twomblyren ia ibilbide artistiko osoa biltzen du, 1950eko hamarkadatik gaur egun arte. Horregatik, nahiera bisitatu dezakezu erakusketa, ezarritako ordena jakin bati jarraitu gabe. Dena den, begiratu arretaz areto bakoitzean ikusgai dauden sailak; zenbait alditakoak badira ere elkarren ondoan aurkezten dira, gaiari eta teknikari dagokien loturak dituztelako. Animatu zaitez eta ezagutu sail horiek ikasleekin!
Erakusketak Twomblyren pintura, eskultura eta marrazkietan sakondu nahi izan du, obra horien bidez artistaren sortze-prozesuari atxikitako gakoak ikusleak ezagutu ditzan: denboraren joana, historia, poesia, mitologia klasikoko pertsonaiak, edo arkatzen eta kaligrafiaren erabilera bezalako teknikak.
Edukiak |
XX. mendeko pinturan eta eskulturan abstrakzioak izan duen garapena
Pinturaren eta eskulturaren arloetan, Cy Twomblyren lanak asko lagundu du abstrakzioaren garapenean.
Cy Twombly, Bostonen ikasi ondoren, New Yorkeko Art Students League izen handiko eskolan sartu zen; 1950ean bertan ezagutu zuen Robert Rauschenberg. 1951n Black Mountain College-ra joan, eta han zela Ben Shahn, Robert Motherwell eta Franz Kline artistekin harremanetan jarri zen. Testuinguru horretan, Espresionismo Abstraktuaren korrontera hurbildu zen Twombly, hizkuntza figuratibotik aldenduz. Hala ere, garai hartarako Europako abangoardiako arteekiko gero eta interes handiagoa erakusten hasia zen Twombly, eta sarritan joan ohi zen abangoardiako artista europarren erakusketetara New Yorken. 1952az geroztik Europan egin zituen egonaldien eraginez, New Yorkeko dinamika artistikotik urrundu zen bai espazialki bai teorikoki.
Pinturan eta eskulturan egin izan dituen obretan Amerikako eta Europako abstrakzioaren eragina antzeman daiteke, eta lan horietan bereziki nabarmentzen dira zeinuak eta formak, inkontzienteak eta bat-batekotasunak esku hartzen duten ariketa modura.
Cy Twomblyk erreferentzia ugari gehitzen ditu bere obretan, adibidez, natura, literatura, historia eta mitologia klasikoa, eta bere pinturak eta eskulturak gestualak eta poetikoak dira. Bere pinturatik ibilbide bat eginez gero, Alberto Burriren edo Jean Dubuffeten informalismo europarrarekin izan duen harremana antzeman dezakegu.
Bestalde, bere eskulturak assamblage teknika surrealistara hurbiltzen dira, elkarrekin zerikusirik ez duten objektuak bilduz eta pintura zuriz estaliz, aldare poetikoen itxura hartzen dutelarik horrela.
Pintura eta marrazkia XX. eta XXI. mendeetako artean
Cy Twomblyk pintura eta marrazkia gehitzen ditu bere konposizioetan, trazu lodiak, grafiak eta koloreak konbinatuz.
Hitzak eta letrak erabiliz grafismoa eta kaligrafia nabarmentzen ditu, eta marrazkiaren eta pinturaren arteko muga lausotzen du.
Cy Twomblyk marrazketarako materialak erabili ohi ditu (arkatza, margoak eta ikatz-ziria), material horien ageriko emaitza pinturaren oinarrietara hurbilduz. Gainera, kaligrafiaz baliatzen den modua ikusita, keinu bizkorrak eta oldartsuak (espresionista abstraktu amerikarren ezaugarri) ekintza barnekoi eta gogoetatsuago batera eraman nahi dituela ematen du.
Baliabideak
Liburutegia
- Serota, Nicholas. Cy Twombly. Cycles and seasons. Tate Gallery Publications, Londres, 2008.
- Cy Twombly: catalogue raisonné of the paintings/Heiner Bastianek editatua. [Munich]: Schirmer–Mosel, 1992–1995.
- Cy Twombly: catalogue raisonné of sculpture: I. liburukia: 1946–1997, Nicola del Rosciok editatua; Arthur Dantoren testuak. Munich: Planco; Schirmer–Mosel, 1997.
- Die skulptur = The sculpture. Ostfildern–Ruit: Hatje Cantz, 2000. Kunstmuseum Basel-en egindako erakusketa, 2000ko apirilak 15–uztailak 30, eta Menil Collection-en (Houston), 2000ko irailak 20–2001eko urtarrilak 7.
- Leeman, Richard. Cy Twombly: a monograph. Londres: Thames & Hudson, 2005.
- Cy Twombly: fifty years of works on paper. New York: Whitney Museum of American Art; Munich: Schimel–Mosel, 2004. Argitalpen honen edizio berrikusia: Cy Twombly at the Hermitage: fifty years of works on paper. Whitney Museum of American Art-en (New York) egindako erakusketa, 2005eko urtarrilak 27-maiatzak 8, eta The Menil Collection-en (Houston), 2005eko maiatzak 27–irailak 4.
- Varnedoe, Kirk. Twombly, Cy, Museum of Modern Art (New York).
- Varnedoe, Kirk. Cy Twombly, a retrospective. New York: Museum of Modern Art. Erakusketaren katalogoa, 1994ko irailak 25–1995eko urtarrilak 10.
Hemeroteka
- Lepanto. Cy Twombly
- Cy Twombly pintor proscrito
- Cy Twombly is the only graffiti artist I care about
- Cy Twombly at Tate Modern
- Cy Twombly. Lección de pintura en el Prado
- Cy Twombly, Tate Modern, Londres
- Art in America (1979ko iraila, 67. lib., 5. zk., 80–83. orr.)Welish, M. “A discourse on Twombly”
- Flash Art (1995eko urtarrila-otsaila , 28. lib., 180. zk., 61–64. orr.)Rian, Jeffrey “Cy Twombly: piss–elegant”
- Art in America (1995eko otsaila, 83. lib., 2. zk., 60–69. orr.)Adams, Brooks “Expatriate dreams”
- Artforum (1998ko martxoa, 36. lib., 7. zk., 96. orr.)Kuspit, Donald B. ”Cy Twombly”
- Art in America (2000ko uztaila, 88. lib., 7. zk., 66–75. orr.)Sylvester, David “The white originals”
- Art in America (2006ko ekaina-uztaila, 6. zk., 188–89. orr.)Maine, Stephen “Cy Twombly at Gagosian”
Webguneak
Cy Twombly erakusketa, Tate Modern
Cy Twombly: The Sculpture erakusketa, National Gallery of Art, Washington


