Azala

IrakasleWikia Guggenheim Bilbao(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren Irakasleen Wikira

Irakasleen Wikia gune hobezina da ikasiz irakasteko. Partekatu ezazu zure irakasle esperientzia eta zure ezagutzak aberastu beste irakasle batzuek egiten dituzten ekarpenekin.

  • Edukiak

    Atalak

  • Partaidetasuna eta komunitatea

    Wiki edizioaren eskuliburua

  • Aldi baterako erakusketa

    Guggenheim Bilbao Museoak Pintura abstraktua, 1949-1969: Guggenheim Bildumen aukeraketak aurkezten du

    2011ko ekainak 14–2012ko urtarrilak 8

    Erakusketa honetan Solomon R. Guggenheim Foundation eta Guggenheim Bilbao Museoaren lanak daude, batik bat, eta 1950eko eta 1960ko hamarkadetako AEBko eta Europako pinturaren joerak aztertzen dira.

    Gerraosteko AEBn nazioarteko eragina zuen lehenengo abangoardia agertu zen eta Espresionismo abstraktua eta Kolore-eremuetako pintura jaio ziren. Europan, Tatxismoa eta Informalismoa sortu ziren, eta mugimendu horietako artistek ere, espresionista abstraktuen moduan, ohiko konposizio-moduak baztertu eta keinu-pinturara jo zuten. Irudi:Alechinsky_67.1848.jpg Pierre Alechinsky Desaparecer (Disparaître), 1959 Óleo sobre lienzo 200 x 280 cm Solomon R. Guggenheim Museum, Nueva York Donación, Julian y Jean Aberbach 67.1848 © ? TKTK


  • Aldi baterako erakusketa

    Guggenheim Bilbao Museoak Bitarte argitsua aurkezten du

    Apirilaren 12tik urriaren 16ra Guggenheim Bilbao Museoak Bitarte argitsua erakusketa izango du ikusgai. Bitarte argitsua D.Daskalopoulos Collection-en lehen eskala handiko erakusketa publikoa da, hain zuzen, munduko bilduma pribatu zabalenetako batena. Ikusgai daude 60 bat lan, askotariko baliabidez eginak; hala ere, leku berezia dute eskulturek eta instalazioek. Azken hamarkadetako artean izan diren aurrerabideak azaltzen ditu. Erakusketan parte hartzen duten artistak ezagutu nahi badituzu, kontsultatu ahal den bideo eta bibliografia aukera dugu Didaktika espazioan

    Irudi:WikiBOCK.jpg

    John Bock Palms, 2007 Koloretako bideo digitala, soinuduna (59 min., 14 seg.), autoa eta askotariko objektuak. D.Daskalopoulos Collection Erakusketaren ikuspegia: John Bock: Palms, REDCAT (Roy and Edna Disney/CalArts Theater), Los Angeles, 2008ko irailak 18- azaroak 9.Artwork © John Bock Argazkia: Scott Groller, eskaintza Klosterfelde, Berlin, eta Anton Kern Gallery, New York