Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a

IrakasleWikia Guggenheim Bilbao(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Vienako Kunsthistorisches Museumaren bildumak munduko garrantzitsuenetakoak dira.

Bilduma horietan antzinako Egipto, Grezia eta Erromako, Erdi Aroko eta Errenazimentu eta Barrokoko artelanak eta objektuak daude.

Bilduma zoragarri hauen muina dira XVI. mendeko artea, “Kunstkammer” deitzen zaizkien bitxikerien gelak —Tiroleko Fernando II.a artxidukearenak eta Habsburgeko Rodolfo II.a enperadorearenak—, eta Leopoldo Gilen artxidukeak bildutako arte barrokoa; eta horien bidez, familia inperialaren arte-zaletasunen eta gustuen berri izan dezakegu.

Erakusketa sei sailetan dago banatuta —Erretratuak; Historia, erlijioa eta mitologia; Biluziak; Natura hilak; Ohitura-pinturak; eta Paisaiak— eta bilduma bikain horien inguruan gogoeta egitea du helburua, mendebaldeko artearen historiako zenbait garaitako, estilotako eta baliabidetako maisulanak aurkeztuz.

Edukiak

Antzinako artea versus gaur egungo artea?

Vienako Kunsthistorisches Museumaren bilduma guztiz bat dator XVI. mendearen amaierako bilduma manieristaren definizioarekin. Bilduma horietan antzinako Egiptotik eta XVIII. Mendera arteko lanak eta objektuak daude.

Bildumagintzak eta mendeetan zehar izan duen bilakaerak Artearen Historian izan diren aldi historikoetako zaletasunen eta joeren ikuspegia eskaintzen digu, eta garai bakoitzean izan ziren ohituren eta bizimoduen isla bikaina da. Hala, bilduma pribatuak —horien artean Kunsthistorisches Museum, Solomon R. Guggenheim Museum eta Peggy Guggenheim Collection-ekoak— munduko izen handiko museo ugariren sorburu izan dira.

Horrez gain, Vienako Kunsthistorisches Museum-eko bildumaren inguruan Guggenheim Bilbao Museoan antolatutako erakusketa honek bi erakunde hauen artean egon daitezkeen loturak aurkitzeko eta lotura horiei buruzko gogoeta egiteko aukera ematen digu, Guggenheim Bilbao Museoaren misioa baita arte modernoa eta garaikidea bildu, kontserbatu eta ikertzea.

Artearen Historian izandako generoak: erretratua

Vienako Kunsthistorisches Museumeko bildumek aukera ematen digute Antzinate Klasikotik Errenazimentu eta Barrokoraino giza aurpegia irudikatu izan den moduak aztertzeko.

Mendebaldeko Artearen Historian hainbat xedetarako erabili izan da erretratua: Egipton hileta-irudiak ziren; Erdi Aroan kutsu sakratua hartu zuen, eta Errenazimentuan genero independente bilakatu zen.

Erretratuak garrantzizko papera bete izan du gizartean, aristokraten, diplomazialarien eta merkatarien boterea eta aberastasuna erakusteko balio izan baitzuen askotan. Gainera, erretratutako irudiaren edertasun idealizatua transmititzen zuen sarritan. Hasiera batean, erretratua gizarte-klase pribilegiatuen sinbolo bat zen, baina historian zehar izan duen eboluzioan beste gizarte-maila batzuetara zabaldu da.


Baliabideak

Biblioteca

  • Falomir, Miguel. El retrato del Renacimiento. Ediciones el Viso, 2008.
  • Waldmann, Susan. El artista y su retrato en la España del Siglo XVII. Alianza Editorial, Madril, 2007.
  • Chauveau, Sophie. Botticelli. Retrato en claroscuro. Editorial Edhasa, Bartzelona, 2007.
  • Nancy, Jean–Luc. La mirada del retrato. Amorrortu Editores, Madril, 2007.
  • Zenbait egile. El retrato español en el Prado. Editorial Museo Nacional del Prado, Madril, 2007.
  • Zenbait egile. El retrato español en el Museo del Prado: De Goya a Sorolla. Editorial Museo Nacional del Prado, Madril, 2007.
  • Alarcó, Paloma/Warner, Malcom. El espejo y la máscara. El retrato en el siglo de Picasso. Editorial Fundación Colección Thyssen–Bornemisza, Madril, 2007.
  • Berger, John. Sobre las propiedades del retrato fotográfico. Editorial Gustavo Gili, Bartzelona, 2006.
  • Zenbait egile. Close Reading: Chuck Close and the Artist Portrait. Abrams edit., Londres,
  • Mullins, Charlotte. Painting People: Figure Painting today. Distributed Art Publishers, New York, 2006.
  • Zenbait egile. Bestearen begirada: erretratua Ordóñez-Falcón Argazki Bilduman. Artium argitalpenak, 2002, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Gasteiz, 2005.
  • Quirke, Stephen/Spencer, Jeffrey. El Antiguo Egipto. En el Museo Británico. Alianza Editorial. Madril, 2004.
  • Janson, H.W. Historia general del arte, 1. El Mundo Antiguo. Alianza Editorial, Madril, 1995.
  • Faure, Elie. Historia del arte, 1: El arte antiguo. Alianza Editorial, Madril, 1990.
  • Orri didaktikoa: Rubens eta bere garaia erakusketa, 2002ko urriak 2 – 2003ko otsailak 16. Guggenheim Bilbao Museoaren material didaktikoak.

Hemeroteka

  • Lápiz. Revista Internacional de Arte, 225. zk., 2006, uztaila:
  • Lápiz. Revista Internacional de Arte, 210–211. zk., 2005, otsa.–mar.:
    • “El arte como significado/Art as meaning” Galder Reguera

Webguneak

Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim museoak

Peggy Guggenheim Bilduma

Deutsche Guggenheim

Vienako Kunsthistorisches Museum-a

Prado Museoa

Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionala

Balorazioa: 1.6/5 (39 bozka)