Aldi baterako erakusketa
2009 martxoa 17 - 2009 iraila 20
Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut artistaren irudi-eta kontzeptu-lexikoa miatzen du, lau tekniketan biltzen dena: bolbora-marrazkiak, leherketa-proiektuak, instalazioak eta gizarte-proiektuak. 40 lan baino gehiago aurkezten dira, 1980ko hamarkadatik gaur egunerakoak eta AEBko, Europako eta Asiako bilduma bai publikotatik bai pribatuetaik aukeratu dira. Horrela, Caik nazioarteko arte garaikideari egindako ekarpena azaltzen da.
Horrez gain, erakusketa honek agertzen du gizartean eztabaida sortzen duten ekitaldi handien kultura-produktore gisa izan duen eragina; orain gutxi, esaterako, Beijing 2008 Joko Olinpikoen irekiera eta itxiera ekitaldien antolaketa burutu duen sortzaileen taldeen buru izan da. Erakusketa hau Thomas Krens-ek eta Alexandra Munroe-k antolatu dute eta erabateko atzera begirako hau Guggenheim Bilbao Museoak Txinan jaiotako artista bati eskaintzen dion lehenengo bakarkako erakusketa da.
CAI GUO-QIANG: Sinetsi nahi dut 2009.03.17 > 2009.09.06
Web orria ikusi