Bilduma Iraunkorreko aurkezpenak
2009 martxoa 03 - 2010 urtarrila 17
Ryan Trecartin
Ni-area izan
(I-Be Area)
2007
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Aurkeztutako zazpi obrek hainbat gai eta estilo aztertzen dituzte, gaur egun bideo-instalazioa lantzen duten artistek erabili ohi dituztenak.
Obra hauek guztiak azkeneko bost urteotan eskuratu ditu Guggenheim Bildumak, eta arte garaikideko funtsezko adierazpide hau bultzatzeko erakunde honek hartua duen etengabeko konpromisoaren erakusgarri dira.
Instalazioak: Guggenheim Bildumetako aukeraketak izeneko 2008ko erakusketaren ildotik, aurkezpen honek egungo artistek bideoa nola erabili duten ikertzen du: murgiltzeko eta deskubritzeko diren espazioak sortu dituzte baliabide horrekin. Aurreko mendeko 1960ko hamarkadaren amaieran bideoa erabiltzen hasi zirenetik garrantzizko zeregina bete du artearen arloan izatearen eta gizartearen inguruko gaiak aztertu direnean; izan ere, aparteko baliabidea da espazio eta denbora errealak jasotzeko eta azken hamarkadatan, aurrerapen teknologikoei esker, gero eta baliabide sofistikatuago da, gainera.