Bilbo bisitariei jarduera eta entretenigarri ugari eskaintzen dien hiria da. Horietako zenbait proposatzen dizkizugu hemen:
Bilbon Hirian zehar bidaiatzea paseo atsegina bilakatzen da garraio publikoko eskaintza anitzari esker (autobus, metro, tranbia, taxiak), kultura- eta arte-adierazpen ezberdinetaz, merkataritzaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera dugularik. Dena bertatik bertara.
Bilbon abangoardiako sukaldaritza dasta dezakegu eta baita betiko sukaldaritza ere, xumeagoa baina aurrena bezain zaporetsua; bertako "pintxoak"ere jan ditzakegu, "txikito" batekin lagunduta, Bilbotarrek lagun artean egin ohi duten bezalaxe.
Hiriak gune ezberdinak ditu, bakoitzak bere izaera propioarekin, eta guztien artean Bilbo hiri atsegina egiten dute, modernotasunean murgildua baina, aldi berean, bere jatorria eta ohiturak ahaztu gabe. Ohiturak urte osoan zehar egindako ospakizunetan gauzatzen dira eta aipagarriena Aste Nagusia da: hiria kolorez, jai-giroz eta ekitaldiz betetzen duten abuztuko bederatzi egun euren bederatzi gauekin. Hala bertakoak nola bisitariak jai-giroan murgiltzen dira. Hala bertakoek nola bisitariek jai-giroan murgiltzen dira.
Alde Zaharreko kaleetan zehar paseatuz hiriaren jatorria ezagutu eta bere gizarte-, merkataritza- eta arte-giroan murgil gaitezke.
Zer ikusi: Hiriko gune honen lekurik garrantzitsuenak bisitatuz gero, hau da, bere zubiak (Mesedeetako, San Antongo eta La Salveko zubiak), bere elizak (Mesedeetako, San Antongo, Santiagoko Katedral, Gizakundeko Ama eta San Nikolas elizak), bere museoak (Eleiz Museoa eta Euskal Museoa), bere iturri,enparantza eta lorategiak (Plaza Barria, Joan Santuak eta Areatza) eta bere eraikin erakargarriak (Erriberako Merkatua, Arriaga antzokia, Bidebarrietako Liburutegia, John Jauregia) bisitatuz gero, Bilbon uztartzen den betiko giroa eta modernotasuna sentituko ditugu; honela, Alde Zaharra eremurik aproposena da bere denda ugarietan erosketak egin edo taberna bikainetan “pintxo” ezberdinak dastatzeko.
Eraikin dotoreek bere boterea hiriko arkitekturan islatu eta hiriaren hazkundea bermatzearren itsasadarra Ezkerraldetik igaroko zuen iraganeko industria-burgesia gogorazten digute.
Zer ikusi: Egun pena merezi du kale eta lorategietan zehar ibiltzeak (On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Albiako Lorategia, Zabalgune Plaza, Kasilda Andrearen Parkea) eta eraikin ederrei begiratzeak (Justizia Jauregia, Aldundiaren jauregia, Txabarri Jauregia, Montero etxea, Sota Eraikina, Alhondiga); hauetako asko banketxe (BBVA eraikina, Espainiako Bankua) eta enpresa garrantzitsuen egoitza dira; Aipagarriak dira ere tren geltokiak (La Concordia, Abando), antzokiak (Arriaga Antzokia), elizak (Abandoko San Bizente Martiria, San Jose), kafeak (Café Iruña, La Granja), hotelak (Carlton hotela) eta museoak (Arte Eder Museoa); guztiek hiriaren merkatal- eta zerbitzu-gunea osatzen dute.
Bilbok ezohiko hirigintzako berritze-prozesua garatu du eta bere eragina Abandoibarran islatzen da bereziki.
Zer ikusi: Hiriak jasan duen hirigintzako berritze-prozesua garatzeko ardura nazioarteko arkitekto, diseinugile eta sortzaile ospetsuenetarikoen esku egon da. Norman Foster eta Bilboko Metrorako egin zuen diseinua; Frank Gehry, Guggenheim Bilbao Museoko eraikinaren egilea; Santiago Calatrava, Loiuko aireportuaren eta Zubi-Zuri zubiaren egilea; Arata Isozaki, itasadarrerantz irekitzen den plaza eta Isozaki Ateko eraikinen diseinugilea; edo Ricardo Legorreta, Sheraton Hotelaren arkitektoa, besteak beste. Halaber, nazioartean ospea eta arrakasta duten sortzaileek beren aztarna utzi dute hiriko gune eta eraikinetan, Mariscalek Gran Hotel Domine-n egin duen bezalaxe; Antonio Miró jostuna, Miró hoteleko barrualdearen diseinugilea; edo Philippe Starck, Alhondigako eraikina berritzeko lanen arduraduna. Proiektu guzti hauek, itsasadarrari begira berriro jarri den hiri baten egitura erabat berria osatzen dutenek, izaera moderno eta kosmopolita eman diote Bilbori.
Bilboko ingurunean mendiak, hondartzak, herri txiki xarmangarriak eta industria-jatorrizko gune handiak topa ditzakegu. Gustu guztietarako aukerak daude.
Zer ikusi: Kostaldea edo inguruneko Natur Parkeak (Gorbea, Urkiola edo Urdaibaiko Biosfera-Erreserba).