Non:
  1. Hasiera
  2. Guggenheim Fundazioa
Imagen de cabecera

Guggenheim Fundazioa


Guggenheim egoitzen mapa

Solomon R. Guggenheim Fundazioa 1937an sortu zen. Erakunde honek artea, arkitektura eta kultura bisualaren beste adierazpide batzuk ulertzea eta baloratzea du helburu, batik bat aro modernokoak eta garaikideak direnak.

Gainera, gure garaiko artea bildu, zaindu eta aztertzen du. Hala, Fundazioak erakusketa paregabeak, hezkuntza programak, ikerlanerako ekimenak eta argitalpenak egiten ditu, eta erakartzen eta hezten saiatzen da gero eta anitzagoa den bere nazioarteko publikoa, duen museo eta kultur erakunde sare esklusiboaren bitartez.

Orain, Solomon R. Guggenheim Fundazioak hiru museo ditu eta haien gestioaz arduratzen da: New Yorkeko bosgarren hiribideko Solomon R. Guggenheim Museum, Veneziako kanal handian dagoen Peggy Guggenheim Collection eta Las Vegasko Guggenheim Hermitage Museum.

Bilbao. Las Vegas. New York. Berlin. Venice

Gainera, programazioa eta gestioa eskaintzen dizkie bere izena daramaten Europako beste bi museori, Guggenheim Bilbao Museoari eta Berlingo Deutsche Guggenheim-i, alegia.

Guggenheim Fundazioak nazioartean dituen aliantza eta kokapen sarearen bitartez ere –besteak beste, San Petersburgeko Hermitage Museoa eta Vienako Kunsthistorisches Museoa– lanean dihardu, bere Bilduma Iraunkorra aurkezteko hainbat erakusketa berezi bezain erakargarri eta hezkuntza programak antolatuz.

Cremaster Cycle

Instalazioaren ikuspegia, Matthew Barney: The Cremaster Cycle, 2003, Solomon R. Guggenheim Museum, New York

Daniel Buren-en erakusketa

Instalazioaren ikuspegia, Daniel Buren, Photo-souvenir, Around the Corner, 2002-05, and The Rose Window, 2005, in The Eye of the Storm: Works in situ by Daniel Buren, 2005, Solomon R. Guggenheim Museum, New York

1992az geroztik, Guggenheim Fundazioak 250etik gora erakusketa bikain eskaini ditu. Proiektu horien barruan atzera begirako erakusketa apartak egin izan dizkie artista amerikar eta nazioartekoei: Matthew Barney, Georg Baselitz, Francesco Clemente, Dan Flavin, Cai Guo-Qiang, Jenny Holzer, Ellsworth Kelly, Roy Lichtenstein, Mario Merz, Robert Morris, Claes Oldenburg, Nam June Paik, Robert Rauschenberg, James Rosenquist, Daniel Buren, David Smith eta Richard Princeri, eta XX. mendeko artearen azterketa historiko sakonak aurrera eraman ditu: Utopia handia: Avant-Garde errusiarra eta sobietarra, 1915–1932 (1992), Picasso eta Burdinazko Aroa (1993), Italiako metamorfosia, 1943–1968 (1994), XX. mendeko abstrakzioa: Erabateko arriskua, askatasuna, diziplina (1996), eta Kazimir Malevich: Suprematismoa (2003) baita herrialde eta eskualde ugarik duten ondare artistikoaren erakusketak ere: Afrika: Kontinente baten artea (1996), Txina: 5.000 urte (1998), Brasil: Gorputz eta arima (2001), Azteken Inperioa (2004), ERRUSIA! (2005) eta Pintura espainola Grecotik Picassora: Denbora, egia eta historia (2006).

Azkeneko bost urteotan Guggenheim Fundazioak antolatutako erakusketak nazioarteko 80 museotan baino gehiagotan aurkeztu izan dira. Hala, hirukoiztu egin ditu bisitak mundu osoan. Nazioartean urtero hiru milioitik gora bisitari jasoz, Guggenheim Fundazioa eta bere museoen sarea mundu osoan bisitari gehien erakartzen dituzten kultur erakundeen artean daude.

Berlín-eko erakusketa

Instalazioaren ikuspegia, The Guggenheim Collection, 2006-07, Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland, Bonn and Kunstmuseum Bonn


Codigo válido para AA

© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2010 Tel: 94 435 90 00 · Email: informacion@guggenheim-bilbao.es