Imagen de cabecera

Jarduerak

Kontzertuak

Kontzertuak

  • Kontzertuak | Gazteentzat

    Art After Dark: ALMAH MATER DJs + JOTAMAYÚSCULA + FAIRMONT

    Goiburu-irudia

    Informazio erabilgarria

    Martxoak 12, 22:00etatik 01:00etara

    Hilabetean behin, ostiraletan gaueko saio batzuk eskainiko ditu Guggenheim Bilbao Museoak, Fever aretoarekin lankidetzan. Musika emanaldiak Museoko Atrioan, eta aldi berean erakusketak bisitatzeko aukera. 18 urtetik gorakoentzat.

    ALMAH MATER DJs:
    Bilboko Almah Mater DJs taldeak kaleko errima gordinak erabiltzen ditu mezuak igortzeko. Euren soinua Club-aren eta Old Skool Beats-en artean kokatzen da, eta scratching teknika bikain menderatzen dute.

    JOTAMAYÚSCULA:
    Jatorri ginearreko artista hau estatuko hip hop-aren adierazle nagusienetako bat da bai DJ gisa, bai El Club de los Poetas Violentos bere taldearen ekoizle gisa egiten duen lanagatik. Bere estudiotik pasa dira estilo horretako artista garrantzitsuak, hala nola, Violadores del Verso, La Mala Rodríguez eta SFDK. 1998. urteaz geroztik Radio 3-ko El Rimadero programa zuzentzen du.

    FAIRMONT:
    Kanadako Jake Fairleyren musika ondorengo estiloen artean mugitzen da: ambient techno erromantiko eta leuna, minimal dub-a eta no-wave zaratatsua. Oraintsu James Holden-en Border Community diskoetxearekin hasi da lanean. Bertan lantzen duen soinuak pop-aren eragina du eta techno-a doinu hipnotikoez bustiz lortzen du. Nahasketa horren emaitza oso erakargarria da.

    Sarrera (18 urtetik gorakoentzat): 12 €/8€ Museoaren Lagunak Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko.
    Kartela ikusi [formato PDF - 234.44 Kb]

    Ekintza hau elkarbanatu

    Sarreren salmenta

    Jarduera honetan zure sarrera erosteko:

    • Internet bidez: Egin klik hemen
    • Leihatilan: Asteartetik igandera, 10:00etatik 19:30etara.

Itzuli Jardueren agendara




Codigo válido para AA

© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2010 Tel: 94 435 90 00 · Email: informacion@guggenheim-bilbao.es