Green Aria lurrinen opera lehen aldiz Europan Guggenheim Bilbao Museoaren eskutik. Lurrinen opera, usaimena eta entzumena oinarri dituen antzezte-eredu berria, aurkeztuko da, baita lurrinekin lotutako jarduera-egitarau zabala ere.New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en orain gutxi arrakasta izan ondoren,
Green Aria Lurrinen opera lehenbiziz emango da Europan, Guggenheim Bilbao Museoan. Arte eredu berri honen ildotik eta lurrinak gai nagusi,
Guggenheim Bilbao Museoak jarduera-egitarau zabal bat antolatu du, urriaren 1etik 15era garatzekoa: hitzaldiak, film-emanaldiak, eztabaida mahaiak, eta abar. Lurrinen opera arte eredu berria da, usaimena eta entzumena oinarri dituena. Stewart Matthew-k sortu zuen, Christophe Laudamiel perfumegile ospetsuarekin eta Nico Muhly eta Valgeir Sigurdsson musikagileekin lankidetzan. Obra esperimental honetan jatorrizko hogeita hiru lurrin —Lurra, Altzairu Distiratsua eta Metal Berdea— pertsonaia berezi bihurtzen dira eta hainbat musika konposizioren eta soinuren kide; horien bidez, ordu erdiko bidaia honetan, usain eta hots uholdea datorkie ilunpean dauden ikusleei.
Ikuskizun honetarako teknologia berritzailea garatu dute: Entzungelako eserlekuetan mikrofono itxura duen gailu erregulagarri bana jarri dute, horretatik lurrinak —ondo neurtuta eta musikarekin sinkronizatuta— irten eta ikusleei hel dakizkien.
Sarrerak eta prezioa Lurrinen operarako sarrera 10€koa izango da Publiko orokorrarentzat eta 8,5€koa Museoaren Lagunentzat. Sarrerak salgai daude Museoko leihatiletan eta webgunean.
Lurrinen opera Aeosphere LLC-k ekoiztu du eta haren babesle dira: Fläkt Woods, Thierry Mugler Parfums, Firmenich eta Arcade Marketing Inc.
LURRINEN OPERAKO SESIOAK: Urriak 2 - 15: Lurrinen opera
Hau da egitaraua:
- 2, ostirala: 18:00 eta 20:00
- 3, larunbata: 12:30, 16:00, 18:00 eta 20:00
- 4, igandea: 12:30, 16:00, 18:00 eta 20:00
- 6, asteartea: 18:00
- 7, asteazkena: 18:00 eta 20:00
- 9, ostirala: 18:00 eta 20:00
- 10, larunbata: 12:30, 16:00, 18:00 eta 20:00
- 11, igandea: 12:30, 16:00, 18:00 eta 20:00
- 12, astelehena: 12:30, 18:00 eta 20:00
- 14, asteazkena: 18:00 eta 20:00
- 15, osteguna: 20:00
Ez dago sartzerik emanaldia hasi ondoren.
Sarrerak: 10€ Publiko orokorra / 8,5€ Museoaren Lagunak
LURRINEN OPERA: LURRIN JARDUERA OSAGARRIAK
- Urriaren 1a: Mahai ingurua. 19:00
Christophe Laudamiel: Perfume and Art (Lurrina eta artea)
Stewart Matthew: idazlea eta zuzendaria: How to Artistically Write for and Direct the Human Body (Nola idatzi eta zuzendu artistikoki lan bat giza gorputzerako)
Jarduera ingelesez izango da eta gaztelaniara aldi bereko interpretazioa egongo da.
Doako sarrera
- Urriaren 5a: Pelikularen proiekzioa. 19:00
El Perfume (Perfumea) pelikularen proiekzioa, Patrick Süskind-en eleberrian oinarrituta. Javier Rioyo-k (kazetaria, idazlea eta zinemagilea) aurkeztuko du pelikula.
Sarrerak: 3€ Publiko orokorra / 1,5€ Museoaren Lagunak
- Urriaren 8a: Hitzaldia. 19:00
Jay A. Gottfried doktorea, Neurologia eta psikologia irakasle-laguntzailea Northwestern University-n, Chicagon, AEBn: The Smell Brain: The Ingenious Don Quixote of the Senses (Usaimenaren garuna: Zentzumenen On Kixote asmotsua)
Jarduera ingelesez izango da eta gaztelaniara aldi bereko interpretazioa egongo da.
Doako sarrera
- Urriaren 13a: Sortze-prozesua. 19:00
Nico Muhly eta Valgeir Sigurdsson, musikagileak: The Creation of Music for the ScentOpera (Lurrinen operaren musika sortzea).
Jarduera ingelesez izango da eta gaztelaniara aldi bereko interpretazioa egongo da.
Sarrerak: 6€ Publiko orokorra / 4€ Museoaren Lagunak
Informazio gehiagorako deitu 944 35 90 80 telefonora