Non:
  1. Hasiera
  2. Jarduerak: Jardueren agenda
  3. Beste jarduera batzuk
Imagen de cabecera

Jarduerak

Beste jarduera batzuk

Beste jarduera batzuk

  • Beste jarduera batzuk | Publiko guztiarentzat

    pecha kucha night

    Goiburu-irudia

    Informazio erabilgarria

    Maiatzak 15, 20:30ean

    Hainbat sormen-proiektu aurkeztuko dira Pecha Kucha metodologiari jarraiki, hots, saio bakar batean, 20 irudi emango dira bata bestearen ostean eta irudi bakoitza 20 segundoz egongo da ikusgai. Museoko saioan, gainera, PechaKucha-ren sortzaile bat izango da: Mark Dytham arkitektoa, Klein-Dytham Architecture (KDA) etxekoa.


    Zer da Pecha Kucha Night?
    PechaKucha —japonieraz "txutxu-mutxu" hitzaren gertuko esanahia du eta Peh-chack-cha ahoskatzen da— ekitaldi eta hizketaldi arteko nahasketa bat da. Hiri-diseinua izaten du gai eta esku hartzen duenak 20 irudi aurkeztu behar ditu; irudia 20 segundotan izaten da ikusgai, beraz, 6 minutu eta 40 segunduko aurkezpena egiten du partaide bakoitzak. Hala, hainbat diziplinen inguruko ezagutzak agertzen dituzte, esaterako: arkitektura, diseinu grafikoa, barneko diseinua, industria-diseinua, argazkigintza, sukaldaritza, publizitatea eta moda.

    Pecha Kucha Night 200 alditan, gutxienez, ospatu da, munduko hainbat hiritan. Ekitaldi hau Tokion sortu zuten 2003an Astrid Klein-ek eta Mark Dytham-ek, KleinDytham Architecture (KDA) estudioko kideek. Informazio gehiagorako: www.pecha-kucha.org .

    Pecha Kucha Night Guggenheim Bilbao Museoan
    Saio bakar batean eta bata bestearen ostean, hainbat diziplinatako bederatzi parte-hartzaileek haien ezagutzak "ziztu-bizian" eta modu dibertigarrian partekatuko dituzte publikoarekin.

    • Mark Dytham. Architecture estudioko arkitektoa eta Pecha Kucha Night-en sortzailea. http://www.klein-dytham.com/pechakucha/what

      1. aurkezpena

      PechaKucha birusa: PechaKucha Night hedatu da. Tokioko SuperDeluxeko, gure estudioko, galeriako, sormen-lapikoko ekitaldia izatetik mundu osoko 180 hiritan izatera igaro da.

      2. aurkezpena
      Tokioko deia: Tokioko historia eta Klein Dytham Architecture-n lana. Mark 20 urtez bizi izan da Tokion eta beraz, egokia ematen du ekitaldi honetan han emandako urte bakoitzeko diapositiba bat aurkeztea.

    • Bart Cardinaal, Nadine Roos eta Eddy Kaijser: Hunk Design arkitektura, barneko diseinu eta arte estudikoak. http://www.hunkdesign.com/


      Belarrezko Alfonbra Hegalarira
      Igo zaitez Belarrezko Alfonbra Hegalarira eta goza ezazu eskaintzen duen hiri abentura eta dibertsioez. Hunk-design-ek eta IdEddy-k Belarrezko Alfonbra Hegalaria diseinatu dute, edozein hiritan, une batean, zabal daitekeen parkea. Hala, munduko edozein txokotan dibertitseko eta erlaxatzeko aukera ematen du. Pertsiako alfonbra erraldoi gisara
      diseinatu da eta hainbat belar mota du, itxura eta ukitu berezia ematen diotenak.

    • Key Portilla-Kawamura eta Ali Ganjavian. Estudio de Arquitectura Contemporánea Studio Banana-ko arkitektoak. http://www.studiobanana.org

      Kawamura-Ganjavian-ek Bilboko Pecha-Kuchan haien proiektuak eta ideiak aurkeztuko dizkigute: mikroak eta makroak, lankidetzan egindako ekimenak baita saio pertsonalenak ere. Guztira: 20 diapositiba; guztira: 400 segundo.
    • Erika Barahona. Argazkialria.

      Dioramen irudikatze bitxia:
      Berlingo Botanisher Garten-eko paisaia handiak

      Dorama hiru dimentsiotako paisaia-maketa bat da, bertan gertakari historikoak, natura, hiriak eta abar azaltzen dira eta hezteko edo dibertitzeko helburua dute. Diorama terminoa Louvierrek erabili zuen lehenbiziz 1822an, bira egiten zuen display bat izendatzeko.

      Irudikatzeko modu hori ezagun egin zuen Esdras Rangel-ek —Mexikoko Museo Americano de Historia Naturaleko kontserbatzailea izan zena XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera artean—.

      Diorametan hainbat material eta osagai erabiltzen dira eta bizitza erreala hiru dimentsiotan irudikatzen da. Atzealde makur baten aurrean jartzen dira osagaiok eta atzealde hori inguru naturala gogorarazteko margotzen da; azkenik, argiztapen efektuek irudia biribiltzen dute. Irudikatutakoak animaliak, landareak, batailak, paisaiak eta abar izaten dira.

      Berlingo Botanischer Garteneko dioramek Lurreko ekosistemak irudikatzen dituzte, XIX. mendean ulertzen ziren bezala.
      Maketa txiki-txiki horiek paisaia ederrak dira.

    • Josean Alija. Guggenheim Bilbao Museoko jatetxeko sukaldaria. http://www.restauranteguggenheim.com

      Ezetz nire sukaldaritzako jakiak dastatu! Jolastuko dut, zirikatuko zaitut.  Jolastuko dut, zirikatuko zaitut, inspiratuko zaitut... sortze-prozesua azalduko dut. Gaia: ideia baten sorrera eta horren azkeneko aurkezpena.
    • Luki Huber. Industria-diseinatzailea. http://www.lukihuber.com

      Ordena eta kaosa kontzeptualizatzeko metodorako sarrera aktiboa landuko da. Jogurrak gai, horren inguruko 12 kontzeptu garatzera gonbidatzen du partaide bakoitza. Hala, 100 gobidatu etortzekotan, 6 minutu eta 12 segundotan jogur berri harrigarriak sortzeko oinarrizko 1.200 kontzeptu izango ditugu.
    • Leandro Raposo. Mccann Erickson Madrid publizitate-agentziako sormenerako zuzendaria. http://www.mccann.es/

      "Modu berdinean sal al daiteke artea eta maionesa-poto bat?"

      Arteak saltzeko artetik ikasi beharko luke eta alderantziz. Kultura-komunikazioa oraindik konbentzituta ez daudenentzat. Denbora-pasaren industrian berdin dio zertaz ari garen: Dalí, Hola aldizkaria, Operación Triunfo programa edo Halo 3 bideo-jokoa. Ba al du lekurik jende arruntak museo batean?

    • Izaskun Álvarez Gainza. Diseinatzaile grafikoa. http://www.izaskunalvarezgainza.com

      Bizitza: ekintza eta sorkuntza.
      Mundu bat, non sorkuntza eta bizitza objektu, diseinu eta artelan gisa gauzatzen diren.


    • Paloma Hernaiz eta Jaime Oliver, Estudio Oh. http://www.ohlae.net

      Paloma Hernaiz eta Jaime Oliver haien bulegoko azken lanen gaineko ardurez jardungo dute eta Asiako hego-ekialdean garatu duten enpresa arkitekturaren inguruko ikerketa-proiektu bat laburtuko dute. Dokumental  bat da, Ho Chi Minh Hirian milioi bat biztanleentzako hirigintza-plan bat gai duena eta proiektu horren ondorioz sortzen diren nazioez gaindiko sareak ere aztertzen dituena. 




    LOR ITZAZU SARRERAK!

    Har ezazu zure sarrera Museoan edo sakatu hemen  eta bidali e-mail bat zure izen-abizenak eta posta elektronikoko helbidearekin.
    E-maileko "gaia" atalean "Entradas Pecha Kucha Night" jarri eta hala ekitaldirako sarrera* bat erreserbatuko dizugu.

    * Sarrera kopurua Entzungelaren esarlekuen araberakoa da. Pertsonako sarrera bat.

    Pecha Kuchari buruzko informazio gehiago Jarrai ezazu Pecha Kucha ekitaldia Facebook-en

    Ekintza hau elkarbanatu

Itzuli Jardueren agendara




Codigo válido para AA

© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2010 Tel: 94 435 90 00 · Email: informacion@guggenheim-bilbao.es