1. Guggenheim Bilbao Museoaren historia
Frank Gehry arkitekto estatubatuarraren lana da Guggenheim Bilbao Museoa, eta XX. mendeko arkitektura puntakoenaren eredu peto-petoa. Bisitaldia hasteko haren eraikitzearen eta proiektuaren historiaren berri izatea aholkatzen dizugu; areto honetan duzu informazio hori eskuragarri (Guggenheim Instituzioak bideo-pantailan eta ordenagailuetan). (1. solairua, Zero Espazioa)
2. Museoko Atrioa
Atrioak 50 m baino gehiagoko garaiera du eta Museoaren benetako bihotza da, baita Frank Gehryren arkitektura-diseinuaren gune nagusia ere. (1. solairua, Atrioa)
3. Denboraren materia, Richard Serra
Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994-2005) instalazio iraunkorra Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako lan nabarmenetako bat da.
Artistak ondorengo ibilaldia aholkatzen du:
· 104 ArcelorMittal aretoan sartu eta berehala, gelditu eskuinean instalazioaren ikuspegi partzial bat izateko.
· Igo 2. solairuko balkoira kristalezko igogailuen bidez eta, handik, instalazioaren ikuspegi zabala izango duzu.
· Itzuli lehenengo solairura eta ibili nahierara eskulturen inguruan, ordena jakinik gabe. (1. solairua, 104 ArcelorMittal aretoa)
4. Museoaren barnealdean dauden kokapen zehatzeko lanak
Egungo artistek, Frank Gehryren eraikineko espazioekin, nola barnealdekoekin hala kanpoaldekoekin, harremanetan egindako kokapen zehatzeko lanak Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren atal garrantzitsua dira. Museoko Atrioaren eta 103A aretoaren artean Jenny Holzerren Bilborako instalazioa (Installation for Bilbao, 1997) aurkituko duzu. 104 ArcelorMittal aretoan Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994-2005) bisitatu dezakezu. Eraikinaren kanpoaldean, bildumaren kokapen zehatzeko lanak nahiz iraunkorrak ikus ditzakezu, honako artistenak: Daniel Buren, Louise Bourgeois, Eduardo Chillida, Yves Klein, Jeff Koons, Fujiko Nakaya. (1 solairuan, Atrioa, Museoaren Terraza, Museoaren kanpoaldea)
5. Erakusketak
Gaur egun, aldi baterako erakusketa hauek bisita daitezke: Bigarren solairuan, bisitatu ezazu L'Art en guerre. Frantzia, 1938 - 1947: Picassotik Dubuffetera erakusketa. Oso obra adierazgarriak ikusi ahal izango dituzu bertan, besteren artean, Laborantza (Les Travaux de la terre) (1932) Marcel Gromairerena (208. aretoan), Konkistatzailea (Le Conquérant) (1942) Josep Steibena (207. aretoan) eta Besaulki batean eseritako emakumea (Femme assise dans un fauteuil) (1941) Pablo Picassorena (209. aretoan).Hirugarren solairuan, Bilduma iraunkorraren Bizitako arkitektura bilduma iraunkorra dago aurkezgai, eta baita Historiaren Istoriak erakusketa ere. Bertan, artelan garrantzitsuak daude erakusgai, adibidez, Nola jokatuko duzu? Sukaldeko katu bat hizketan (How Are You Going to Behave? A Kitchen Cat Speaks)(2009), Liam Gillickena (303. aretoan), eta Georg Baselitzen Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale, 2008) (305. eta 306. aretoetan) (Bigarren eta hirugarren solairuak)
6. Museoaren kanpoaldea
Itsasadarrari begira dagoen terrazatik, ikusi Museoa hiri-ingurunean nola integratzen den, erabilitako materialen bidez (titanioa, kristala eta kareharria) eta inguruko eraikinekin eta egiturekin (adibidez, Salbe zubiarekin) daukan erlazioaren bidez. Era berean, ohar zaitez Museoaren kanpoaldea kokapen paregabea dela Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren kokapen zehatzeko lanak jartzeko: Louise Bourgeois, Daniel Buren, Eduardo Chillida, Yves Klein, Jeff Koons eta Fujiko Nakaya artistenak. (1. solairua, Museoaren Terraza)