Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Ospitaleetarako jarduerak

Proiektua

Guggenheim Bilbao Museoaren Hezkuntza Arloko eta Gurutzeta eta Basurtuko ospitaleetako, esperientzietatik abiatuta, jardueren egitarau bat garatzen dugu bai batean bai bestean ospitaleratuta dauden haurrentzat. Egitarau honek, beste gai batzuen artean, artearen sorkuntza eta ulermena ditu xede, ikaskuntzarako estimulutzat eta tresna pedagogiko eta terapeutikotzat hartuta.

Museoan familientzat garatu ohi diren jardueretako batzuk ospitale horietan ere eramaten ditugu aurrera. Luzez edo aldi baterako ospitaleratuta dauden 3 eta 16 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako jarduerak dira, baita ospitalera maiz edo puntualki joan behar dutenei zuzendutakoak ere. Museoko monitorea ospitalera joaten da hilabetean behin tailer bat ematera (saio bakoitzak ordu eta erdi irauten du). Aldez aurretik, ospitale bakoitzari ondoen datozkion eguna eta ordua zehazten dira.

Neska-mutilei Museoaren Bilduma Iraunkorreko artelanen irudien bilduma bat aurkezten zaie, edota aldi baterako erakusketetakoena, paperean edo formatu digitalean, eta haiekin iruzkintzen dira artelanen funtsezko kontzeptuak. Artelanen hainbat irudiren erreprodukzioak behatu eta haiekin lotutako gaiei buruz hitz egin eta gero, neska-mutilek egiten dituzte euren artelanak. Materialak entregatu eta, ordu eta erdiz gutxi gorabehera, sorkuntza jarduerak egiten dituzte.

Hilero horrelako saioak egiteak aukera ematen die ospitaleetako geletako irakasleei jarduera bera beste ikasle batzuekin garatzeko.

×