Didaktika
Museoaren Hezkuntza Arloaren helburua honakoa da: arte moderno eta garaikideko lanen eta Museoaren arkitekturaren interpretazioa erraztea bisitariei, horretarako espresuki garaturiko programa eta materialen bidez.
Museoan
ZERO ESPAZIOA
Zero Espazioa bisitariak orientatzeko areto bat da. Espazio dinamiko eta interaktiboa da, bisitariaren eta erakundearen elkargunea. Museoan aparteko esperientzia bizitzeko gakoak eskaintzen ditu.
Ibilbideak (inprimagarriak), jardueren agenda, Guggenheim eraikinari eta proiektuari buruzko ikus-entzunezkoak, multimedia jokoak, katalogoak... Askotarikoak daude punta-puntako teknologiez hornitutako espazio interaktibo honetan.
Zure zain gaude!
Gidaridun bisitaldiak
Museoak egunero eskaintzen ditu gidaridun bisitaldiak publiko orokorrarentzat.
Ordutegia: Goizetan: 12:30.
Arratsaldetan: 17:00.
Bisitaldia baino ordu erdi lehenago izena eman behar da informazio-mahaian. Gutxienez 8 pertsonako taldea osatu behar da bisita egiteko (gehienez 20 pertsona). Ezin da erreserbarik egin.
Informazio-mahaian galdetu hizkuntza ezberdinetan egiten diren gidaridun bisitaldiak jakiteko.
Aldaketak egon daitezke programazioan.
Informazio gehiagorako
PRESTATU ZURE BISITAn >>>
Doako entzuteko gidak
Eraikinaren arkitekturari eta erakusketei buruzko informazioa entzuteko sistema eramangarria da, Museoa zure kasa bisitatzeko aukera ematen dizuna. Entzungailu doigarriak ere eskura daitezke eta begizta magnetikoa dago entzungailuentzat.
Aldizkaria
Guggenheim Bilbao Museoaren aldizkariak informazio osatua biltzen du hauei buruz: Bilduma Iraunkorra, aldi baterako erakusketak eta aurreikusitako jardueren programazioa, baita Guggenheim erakundeei buruzko datu eguneratuak, informazio orokorra eta Kide Korporatiboen eta Museoaren Lagunen programa ere.
Museoko informazio-mahaian eskura daiteke, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez eta galizieraz.
Didaktika guneak
Didaktika erakusketa bakoitzeko
Gehitutako azkeneko materialak:
-
Lehen Hezkuntzako bi klase, bata Bilboko Ingeniero José Orbegozo Gorostidi LHIkoa eta bestea Queens-eko PS 88koa (New York)
-
Atal honetan David Hockneyren sortze prozesuaren “ikuspegi zabalago bat” aztertzen da eta honako alderdiak azaltzen dira: urmargoen eta pintura akrilikoen erabilera
-
Ba al zenekien erakusketa honen gune didaktikoa bisitatuz gero artista bakoitzaren inguruko informazioa...
-
Ba al zenekien erakusketa honen gune didaktikoa bisitatuz gero Egon Schielek beste artistekin
-
Claes Oldenburg lehenbiziko artistetako bat izan zela New Yorken performance-ak egiten, 1950ko hamarkadaren bukaeran eta 1960koaren hasieran
-
Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III
Erakusketa honi buruz gehiago jakiteko, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma osatzen duten artelanei buruz ere
-
Historiaren istoriak gune didaktikora hurbiltzen bazara ezagutu ahalko duzula historiak edota kolorearen nahiz hizkuntzaren
-
L’Art en guerre. Frantzia, 1938–1947 : Picassotik Dubuffetera
L'art en guerre gune didaktikoa bisitatuz gero 1938tik 1947ra nagusiki Frantzian izandako gertaera historiko

