Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Liburutegia

Museoko Liburutegian nagusi dira, batez ere, arte garaikidearen eta Guggenheim Bilbao Bildumaren lanen inguruko aleak. XX. mendearen bigarren erditik gaur arteko liburuak daude batez ere; bada, Guggenheim Bilbao Bildumako lanak garai hartakoak dira.

Sartu gure online katalogoan Guggenheim Bilbao Museoaren bibliografia-funtsak kontsultatzeko.

sartu katalogoan

Proiektua

Proiektua 1997an jarri zen abian,Museoko langileek zein interesa duen publikoak ezagutza iturri bat eskura izan zezaten; hargatik da doako zerbitzua.

funts bibliografiko

Egun liburutegiak funts bibliografiko zabala du, 13.000 ale baino gehiago: gaika banatutako monografiak, erakusketen katalogoak eta arte-aldizkariak —Museoa harpidedun da. Gainera, aldi baterako erakusketen, Guggenheim Bilbao Bildumaren eta horren artisten inguruko dokumentazioa eta beste euskarri batzuetan jasotako materiala, esaterako, CDan eta bideoan, eskaintzen dira.

Zerbitzuak

Erabiltzaileek funts gehienak eskuragarri dituzte irakurketa aretoan, katalogo informatizatua kontsultatzeko aukera dute —Museoaren webgunean ere badago—, eta doan erabil ditzakete Interneterako sarbidea duten multimedia ekipoak.

Publikoarentzako ordutegia:

Astelehenetik ostegunera, 10:00–17:00

Uztailean: astelehenetik ostegunera, 09:00–15:00

Abuztuan: itxita

Sarrera askea eta doakoa

×