Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Hezitzaileentzako gidak

Hezitzaileentzako gidak

IRAGAZI

Azken gidak

Nola erabili gidak?

Honako gida hauetan baliabideak, galderak eta ariketak daude, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleekin batera erakusketak ikustera zatoztenean erabil ditzazuen. Artea curriculumean txertatzeko iradokizunak ere badaude. Material hauen bidez ikasleek artelanak behatzeko eta horien inguruan hausnatzeko gaitasunak garatuko dituzte.

Espero dugu erabat edo zati batean eta edozein ordenatan erabil daitezkeen material hauek tresna erabilgarria izango direla ikasleek erakusketen eta, besteak beste, Historia, Geografia edo Gizarte Zientziei lotutako curriculum-gaien berri gehiago ezagut dezaten.

Material hau lagungarri izango zaizu:

  • Zure taldea erakusketako bisitaldian gidatzeko.
  • Erakusketa bisitatu aurretik ikasleak prestatzeko.
  • Ikasleei erakusketen edukian sakontzen laguntzeko.
  • Arteari buruzko klaseak prestatzeko, edukia taldeko edo eskola-curriculumeko interes espezifikoen edukietara egokituz.
  • Ikasleak arte-gaiak aztertzera eta haiei buruz hausnartzera zirikatu, baita arteari buruzko elkarrizketa batean parte hartzeko behar hitzak eta ezagutzak har ditzaten ere.
  • Ikaslearen analisi eta behaketa xeherako gaitasuna garatzeko.

Zure klasea museora eraman aurretik, aurrez erakusketa bisitatzea aholkatzen dizugu. Museoak doako sarrera eskaintzen die hezitzaileei egun zehatzetan, baita orientazio-saioak ere.

 

Erakusketa aurrez bisitatuz gero, ikasleentzat alderdi garrantzitsuenak zein diren erabaki ahal izango duzu.

 

Doako sarrera hezitzaileentzat

×