Bisitaldiak Ikastetxeetarako
Erakusketak erlazionatzen dituzten zeharkako bi ibilbide egin ahal izango dituzue ikasleekin. Zuen interesei hoberen egokitzen dena aukera ezazu:
- Arkitektura eta espazioa: Artelanek eta horiek hartzen duten espazioak elkarri nola eragiten dioten ikusiko dugu.
- Giza gorputza: Artean giza gorputza nola irudikatu den ikusiko dugu, baita tresna eta baliabide gisa nola erabili den ere.
Gidaridun bisitaldiak
Haur eta Lehen Hezkuntza
Solas eta ikas gidaridun bisitaldiak, Museoko Atrioan egiteko sormen-jarduera batez osagarriak.
Ordutegia: 10:30, 11:00 eta 12:30 (asteartea–ostirala); 15:30 (astearte eta ostegunetan)
Iraupena: 1 h 30 min
Prezioa: 15 € / 25eko taldea. 25 haurreko 2 talde.
Hogei bat haur baino gehiagoko talderik ez ekartzea aholkatzen dizugu.
Bigarren Hezkuntza
Solas eta ikas gidaridun bisitaldiak DBHko, Goi Mailako Lanbide Heziketako, unibertsitateko eta Helduen Hezkuntzako ikasleentzat.
Ordutegia: : 10:30, 11:00 eta 12:30 (asteartea–ostirala); 15:30 (astearte eta ostegunetan)
Iraupena: 1 h 30 min
Prezioa: 40 € / taldea. 25 ikasleko 2 talde (1 edo 2 irakasle taldeko).
Urritasunak dauzkaten ikasleak
Museoaren Bilduma Iraunkorrari edo aldi baterako erakusketei buruzko bisitaldiak, edonolako urritasunak dituzten ikasleentzat (ikusmen, entzumen eta adimen). Ikasleen behar berezietara egokitzen ditugu. Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasleentzat.
Ezinbestekoa da erreserba egitea.
bisita tailerrak
Haur Hezkuntza
Eskola-haurrek erakusketetako artelanak aztertuko dituzte hezitzaile baten laguntzaz eta ipuinen, jokoen eta sormen-jardueren bidez.
Ordutegia: 10:15 eta 12:00
Iraupena: 1 h 30 min
Egunak: Bi ostiral hilean:
- 2012ko urriak 9 eta 26; azaroak 23 eta 30; abenduak 14 eta 21
- 2013ko urtarrilak 18 eta 25, otsailak 15 eta 22, martxoak 15 eta 22 eta apirilak 19 eta 26
- 2013ko maiatzak 24 eta 31 eta ekainak 14 eta 21
Prezioa: 25 € / 20ko taldea
Edukiera: 20 haurreko 2 talde. Taldeak 15 bat ikasletik gorakoak ez izatea aholkatzen dugu.
Lehen Hezkuntza
Solas eta ikas gidaridun bisitaldiak, Museoko Atrioan egiteko sormen-jarduera batez osagarriak.
Ordutegia: 10:15–12:15 (asteartea-ostirala); 15:30–17:30 (asteartea eta osteguna)
Iraupena: 2 h
Prezioa: 25 € / 25eko taldea
Edukiera: 25 haurreko 2 talde. Taldeak 20 ikasletik gorakoak ez izatea aholkatzen dugu.
Oharra: Haurrek arropa egokia ekarri behar dute tailerretan pinturak erabiliko baitituzte.
Arte Batxilergoa
Irakasleak berak gidatzen du taldea Museotik. Bisitaldiaren ondoren, ikasleek artista batekin batera lan egiten dute, artelanak sortuz bisitaldian iruzkindutako kontzeptuak praktikara eramateko.
Ordutegia: aldez aurretik galdetu, noiz egiten den jakiteko
Iraupena: 2 h
Prezioa: 5 € / ikasle
Ikasle kopurua: Talde 1, 25 ikaslekoa
Talde bakoitza irakasle batek edo bik lagunduta etortzea eskatzen dugu eta irakasleak uneoro taldeaz arduratzea.
Bisita bat erreserbatzeko zure ikastetxearen kode ofiziala (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren arabera, ikus http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/) eta telefono-zenbakia behar dituzu.
Argibideak: 944 35 90 90, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
Sareko erreserbak
Doako bisitaldiak
Irakasleek, bisita era autonomoan egiteko, hezkuntza-materialak jaits ditzakete hemen.
Ordutegia: 12:00 eta 16:00
Prezioa: doakoa
Edukiera: gehienez 25 ikasle banako bi talde ordu bakoitzeko
Argibideak eta erreserbak: 944 35 90 90, astelehena–ostirala, 09:00–14:00.
GOGOAN IZAN
Taldeak 20 ikasletik gorakoak ez izatea aholkatzen dugu jarduerak hobe disfrutatu eta aprobetxatzeko.
Uneoro taldearen ardura hartzen duten taldeko 1 edo 2 irakasle behar dira.
Eskola-egutegia
Lehen hiruhilekoa
Urriaren 2tik abenduaren 21era.
Jaiegunak: urriak 12, 25-26, azaroak 1-2, abenduak 6-8.
Bigarren hiruhilekoa
Urtarrilaren 8tik martxoaren 22ra.
Aste Santua: Martxoaren 23tik apirilaren 7ra.
Hirugarren hiruhilekoa
Apirilaren 9tik ekainaren 21era.
Jaiegunak: Maiatzak 1.

