HAURRAK ETA FAMILIAK
Jarduerak
Igandetan, ekainaren 9, 16, 23 eta 30ean, 11:30
Desde el hasta el .
Books ALIVE!
Ekainak 24–28 eta uztailak 1–5, 10:00–13:00
Desde el hasta el .
Desde el hasta el .
Udako tailerrak
Asteartetan. 2013eko apirilak, 9, 16, 23 eta 30; maiatzak 7, 14, 21 eta 28; ekainak 4, 11 eta 18.
Desde el hasta el .
Desde el hasta el .
Arkitektura hastapen ikastaroa
Tailerrak
Haurrentzako tailerrak
Astebururo, bisita-tailerrak eskaintzen dira 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, artearen arloan aditu diren hezitzaileek emanak. Aldi baterako erakusketetatik edo Bilduma Iraunkorretik gidaridun ibilbide bat egin ondoren, askotariko teknika artistikoak erabiliz sortze lan dibertigarriak egiten dituzte Museoko hezkuntza-gelan.
Puppy / Armiarma tailerrak
Jeff Koonsen Puppy eta Louise Bourgeoisen Ama artelanak dira Puppy eta Armiarma tailerren inspirazio iturri. Tailer hauek Museoaren Lagunen seme-alabei eskainitzen zaizkie esklusiboki. Bi aldiz egiten dira urtean, asteburuan, eta oso harrera ona izaten dute.
Kontu-kontari
Jarduera honetan parte hartzen duten haurrek Museoko aretoetan ikasteaz gain gozatu egiten dute, artelanen aurren kontu-kontalariei entzuten dizkieten istorio dibertigarri eta zoragarrien bitartez.
Udako tailerrak
Astebetez, Museoaren Lagunen seme-alabek hainbat eta hainbat jardueratan parte hartzen dute: gorputz adierazpena, plastika tailerrak eta digitalak, baita kontu-kontalari jardueretan ere. Era horretan, esperientzia paregabea bizitzeko aukera izaten dute udaldian izaten dituzten oporren hasieran.
Gabonetako jarduerak
Gabonetan, Museoaren Lagunen seme-alabek tailerrez eta familia osoarentzako txotxongiloen ikuskizunez gozatu ahal izango dute.
izena emateko
Tailerretan izena emanda zaudela ziurtatzeko, ezinbestekoa da sarrera aldez aurretik erostea, aurreko hilabeteko hirugarren asteazkenetik aurrera:
Internet bidez: Lehenengo salmenta egunetik, 10:00etatik erabil daitekeen zerbitzua. Egin klik hemen erosteko tresnan sartzeko
Telefono bidez: 944 35 90 90, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara
Leihatiletan: asteartetik igandera, 10:00etatik 19:30etara.
Plaza mugatuak. Ez da onartuko erositako sarreren itzulketarik.
Multimedia

Abentura bat Museoan
Haurrentzako bisita birtuala. Norak eta Mateok gidatuko dituzte Museotik bertako edukia ezagut dezaten.




