Zinegoak 2013
Zinemarik ausartena Bizkaiko hiriburura iritsiko da berriro; izan ere, urtarrilaren 31tik otsailaren 10era bitartean Zinegoak Bilboko gay-lesbo-trans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen 10. jaialdia egingo dute bertan.
Bizkaiko hiriburuko hainbat txokotan izango da Zinegoak 2013 jaialdiaz gozatzeko parada; besteak beste, Bilboko Alondegian, Bilborock aretoan, FNAC saltokian, Arriaga Antzokian eta EITBren egoitzan.
Lekua: Bilbao
Data: 2013/01/31 - 2013/02/10
Weba: www.zinegoak.com

