Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Bilbon

Zinebi

Zinebi

Azaroaren 15ean hasi eta 22an amaituko da aurten ZINEBI Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Jaialdia. Berriro ere jarduera egitarau zabal-zabala prestatu dute, zinemazaleen gozamenerako. Besteak beste, omenaldiak, ziklo bereziak, film emanaldiak, ikastaroak, mahai-inguruak eta jardunaldiak egongo dira.

ZINEBIk hainbat agertoki izango ditu, tartean, Arriaga Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Campos Antzokia, Barrainkuako Kultur Etxea, Bilborock, Kale Nagusiko BBK Aretoa eta Alondegiko Golem zinema-aretoak.

Aipatzekoa da, halaber, antolakuntzak 3.367 lan jaso dituela aurtengoan. Kartela, aurreko beste urte batzuetan bezala, Oscar Marinerena da. Marinek 2010ean Diseinuko Sari Nazionala jaso zuen.

Lekua: BILBAO
Data: 2013/11/15 - 2013/11/22
www.zinebi.com

Localización de Zinebi

Zinebi

Bilbao, Bizkaia

×