Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Bilbon

Zinebi

Zinebi

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak (ZINEBI) azaroaren 16an zabalduko ditu ateak Bilboko Arriaga Antzokian, Sekzio Ofizialaren barruan lehiaketara aurkezten diren euskal film laburrak eskainiz eta Zinemaldiko Ohorezko Mikeldietako bat jasoko duen Carlos Saura zinegile aragoiarrari eskainiko zaion omenaldiarekin. 2012ko edizio honetako Ohorezko bigarren Mikeldia amaiera ekitaldian –azaroaren 23an– emango zaio Patrice Chéreau zinegile frantses polifazetikoari, bere lanaren aniztasunaren eta koherentziaren aintzatespen gisa.

72 filmek hartuko dute parte Sekzio Ofizialean, hiru generoetarako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko xedez: fikzioa, dokumentala eta animazioa. Lehiaketarako aukeratu diren filmen artean, 18 film espainiar azpimarratu behar dira, eta horietako 8 euskal zinegileek egindakoak dira. Inaugurazio ekitaldian eskainiko dira: Tucker Dávila Wooden Los perfeccionistas (fikzioa), Unai Garateren Aner (fikzioa), Martín Roseteren Voice Over (fikzioa), Gentzane Martínez de Osabaren Je me souviens (dokumentala), Carlos Rodríguezen Berriro igo nauzu (dokumentala), Isabel Hergueraren Bajo la almohada (animazioa), Ander Mendiaren Beerburg (animazioa) eta Ángel Sandimasen Gernika (animazioa).

Datorren azaroaren 23an jakinaraziko den ZINEBIren palmaresa honako sari hauek osatzen dute: Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusiak, Euskal Zinearen Sari Nagusiak, Espainiar Zinearen Sari Nagusiak, Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiek, fikzio, animazio eta dokumental kategorietan, aurtengo edizioan izaera bikoitza izango dutenak. Horrez gain, jaialdiak beste hiru sari ez ofizial ditu: EITB-ko Ikus-entzuleen Saria, SGAEk eta Euskadiko Gidoilarien Elkarteak Euskadiko gidoirik hoberenari ematen dioten Saria eta FAS Zine Klubaren Saria.

www.zinebi.com

Localización de Zinebi

Zinebi

Plaza de Arriaga, 48005 Bilbao, España

×