Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Bizkaian

Urriko azken astelehena Gernikan

Urriko azken astelehena Gernikan

Urriko azken astelehenean Gernika-Lumon egiten den gastronomia, nekazaritza, abeltzaintza eta eskulanen azoka garrantzitsuena da bertan egiten direnen artean, baita EAEko jendetsuenetakoa ere. Festak herriko erdigune guztia hartzen du, baserritarren ia 900 saltokiak San Joan Ibarra, Pasealeku, Artekale eta Juan Kaltzada kaleetan zehar jarrita daudela.

Azoka honen xarmetako bat izaten da produktuen lehiaketa, hala nola, barazkiak, frutak, loreak, gazta, txakolina eta eztia. Epaileek goizean goiz sailkatzen dute jeneroa eta, une horretatik aurrera, beren produktuak sal ditzakete baserritarrek. Sari-banaketa eguerdian egiten da, Merkurio iturriaren aurrean.

Kalejirek eta bertso-saioek giroa alaitzen dute goiz osoan zehar. 14:00etatik aurrera, saltokiak jasotzen badituzte ere, jai-giroak eta ekitaldiek ez dute etenik izaten. Arratsaldean, zesta-punta, pala, erremonte eta esku-pilota partidak izaten dira.

Localización de Urriko azken astelehena Gernikan

Urriko azken astelehena Gernikan

48300 Gernika-Lumo, España

×