Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Bilbon

Sunday Market Bilbao

Sunday Market Bilbao

THE SUNDAY MARKET marka eta negozio txikiei laguntza emateko asmoz sortu zen, eta hain zuzen, beren produktuak ezagutzera eman eta salgai jarriko dituzte goraka ari den merkatu honetan, Bilboko itsasadarreko Itsas Museoaren atrioan. Gune horretan lekua izango dute, halaber, objektu originalak eta interesgarriak saldu nahi dituzten pertsonek eta haientzat zenbat postu gordeko dira.

Londresko merkatuen estiloari jarraikiz, The Sunday Marketen askotariko objektuak aurki daitezke: dekorazio objektuak, altzariak, vintage arropa, liburuak, biniloak, pastelak eta cupcake-ak, xarma duten dendak, artisautza produktuak, diseinuko gadget-ak, loreak, moda… Azken baten, “gauza ederrekiko pasioa” gogora ekartzen duen oro. Haurrentzako jarduerak ere antolatuko dira merkatu honetan.

Etorriko al zara merkatua ikustera?

Ez galdu hilabeteko azken igandean!

* www.turismo.euskadi.net web orritik hartutako testua
* www.thesundaymarketbilbao.wordpress.com webgunetik hartutako irudia

Lekua: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
Data: 2014/02/23 – /2014/12/21. Hurrengo deialdia: 2014/05/25
Webgunea: www.thesundaymarketbilbao.wordpress.com

Localización de Sunday Market Bilbao

Sunday Market Bilbao

Museo Marítimo Ría de Bilbao, Muelle Ramón de la Sota, 1, 48011 Bilbao, Vizcaya, España

×