Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Bilbon

Sormenezko joerak

Sormenezko joerak

"Sormenezko joerak" eskulanen azokaren zazpigarren edizioa hartuko du Bilbao Exhibition Centre azoka-barrutiak urtarrilaren amaieran. Bertan, estilo propioa garatzeaz gainera, dekorazioaren eta eskulanen inguruko trikimailu harrigarriak ikasiko dituzte bisitariek. Hainbat erakusketari bilduko dira BECen, euren lana nola egiten duten azaltzeko eta bertaratzen direnei aholkuak eta ideiak emateko.

Askotariko materialak erabilita, broderian, adabaki-lanetan, "scrapbooking" (norberaren neurrira egindako argazki-albumak) deritzon teknikan, ehungintzan, kartoigintzan, gurutze-puntuan, mosaikogintzan eta sormenezko sukaldaritzan trebatzeko aukera izango dute bisitariek. Beste era batera esanda, eskulanekin eta dekorazioarekin harremana duten jarduera guztiak jorratuko dituzte "Sormenezko joerak" azokaren zazpigarren edizio honetan.

Halaber, familia osoarentzako tailer bereziak eta erakusketak ere egongo dira.

Lekua: Bilbao Exhibition Centre Barakaldo
Data: 2013/01/24 - 2013/01/27
Weba: www.tendances-creatives.com
Ordutegia: 11:00-20:00

×