Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Euskadin

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarra urriaren 6tik 9ra egingo da, Donostiako Kursaal Jauregian. Alta (mundu osoko chef onenak bilduko ditu), Off (ardoari eskainitako atala), Popular (hiritarrei zuzendutako atala) eta Market (azoka ikusgarria) ohiko atalez gainera, aurtengoan Wine Sessions ardoari buruzko atala nabarmendu behar da. "Street food" izeneko tendentziak eta Londresko sukaldaritzak ere tarte berezia izango dute.

Urtero legez, sukaldariak izango dira biltzarraren protagonista nagusiak. Hori horrela, euskal sukaldaririk entzutetsuenek eta nazioarteko sukaldari ospetsuek hartuko dute parte ekitaldian. Hitzaldietan dastatze-saioak egongo dira.

Bertaratzen direnek Escriba, Arzak, Subijana, Aduriz eta Berasategui sukaldariekin batera aritzeko parada izango dute, eta 15 laguneko taldeentzako maisu eskolak egongo dira. Ohi bezala Parrilla Txapelketa ere egingo da.

Lekua: Kursaal Biltzar Jauregia
Data: 2013/10/06 - 2013/10/09
Weba: http://www.sansebastiangastronomika.com/

Localización de San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country

Zurriola Kursaal, 20002 San Sebastián

×