Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Euskadin

San Sebastián Gastronomika biltzarra

San Sebastián Gastronomika biltzarra

San Sebastian Gastronomika - Euskadi Goza Ezazu biltzarra urriaren 7tik 10ra egingo da, Donostiako Kursaal Jauregian. Ohiko atalez gain, alegia, Alta (mundu osoko chef onenak bilduko ditu), Off (ardoari eskainitako atala), Popular (hiritarrei zuzendutako atala) eta Market (azoka ikusgarria) aurtengoan Frantzia izango da herrialde gonbidatua.

Urtero bezala, sukaldariak izango dira biltzarraren protagonista. Hori horrela, euskal sukaldaririk ezagunenek eta nazioarteko sukaldari ospetsuek hartuko dute parte ekitaldian. Hitzaldietan zuzeneko dastatze-saioak egongo dira.

San Sebastian Gastronomika biltzarraren egitarau zabalak barne hartuko ditu Espainiako Sommelier Onenaren Txapelketa, Parrilla Txapelketa eta Nazioarteko "Jordi Estadella" Gin Tonic Txapelketa.
Jarrai ezazu ekitaldia, zuzen-zuzenean, TV Euskadi webgunean.

Lekua: Palacio Kursaal DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Data: 07/10/2012 - 10/10/2012
Webgunea: http://www.sansebastiangastronomika.com/

Localización de San Sebastián Gastronomika biltzarra

San Sebastián Gastronomika biltzarra

Zurriola Kursaal, 20002 Donostia-San Sebastián, España

×