Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Euskadin

San Prudentzio

San Prudentzio

San Prudentzioren omenezko festak urteko ospakizunik garrantzitsuenetakoa dira arabarrentzat. Egun berezi honen bezperan, musika banda ugarik Retreta obra ospetsua interpretatzen dute Gasteizko Probintzia plazako balkoietatik. Ondoren, Danborrada jendetsua abiatzen da: elkarte gastronomiko desberdinetako kideek sukaldariz jantzita desfilatzen dute Parte Zaharreko kaleetan eta hirigunean barrena, txistu eta danborren erritmoari jarraikiz.

San Prudentzio festa apirilaren 28an ospatzen da. Milaka pertsona erromerian abiatzen dira Armentiako santutegira, Arabako patroiaren erlikiak gurtzera. Behin ospakizun erlijiosoa amaituta, Armentiako zelaietan biltzen dira bertaratutakoak festa-giroaz gozatzeko.

* www.turismo.euskadi.net web gunearen testuan oinarritua
*Irudia www.elcorreo.com web gunetik ateratakoa

Lekua: Gasteiz
Data: 2014/04/27–2014/04/28

Localización de San Prudentzio

San Prudentzio

Vitoria-Gasteiz, Álava, España

×