Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Euskadin

SAN JUAN

SAN JUAN

San Juan egunaren bueltan, zaindariaren jaiak eta auzoetako jaiak ospatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko txoko askotan; askotariko erritualak ospatzen dira, eta, nola ez, dozenaka lagun biltzen dituen suaren inguruan. Herrietako plazetan, esaterako, zuritutako enbor bat jartzen da (San Juanetako zuhaitza) eta, ondoren, su ematen zaio. Ekainaren 23tik 24rako gauean, urteko laburrena izanagatik ezaguna dena (berez laburrena ekainaren 21a izan arren), udako solstizioa iritsi dela ospatzeko festa handia egiten da.

Gipuzkoan, besteak beste, aipatzekoak dira Tolosa, Eibar, Arrasate, Hernani eta Andoainen egiten diren ospakizunak. Tolosan, esaterako, askotariko jarduerez betetako egitaraua antolatzen dute, eta bordondantzarien, txistularien, eskopetarien eta Musika Bandako kideen desfile ospetsua nabarmentzen da. Bestalde, Eibarren jarduera ugari egiten dira, hala nola, kontzertuak, dantza ikuskizunak, kirol lehiaketak, kalejirak, haurrentzako tailerrak.

Araban, Guardiako ospakizun tradizionala aipatu beharra dago: katximorro izeneko pertsonaiak, jantzi koloretsuak soinean dituela, dantzarien aurrean desfilatzen du, eta guztiak batera herriko plazaraino hurbiltzen dira, alkatea eta sindikoa ondoan dituztela; plazan Guardiako bandera jaisten da. Geroago, Pilarreko Ama Birjinaren aurrean jartzen da bandera San Juan elizan, bandera goratzea izenez ezagutzen den ekitaldian. Agurain eta Amurrioko udalerrietan ere bereziki ospatzen dute San Juan eguna.

Bizkaian, San Juan eguna ospatzen duten udalerrien artean, honako hauek dira aipagarrienak: Leioa ─jaietan su jendetsua egiten da udaletxean, eta txosnetan akelarrea eta kontzertu ugari─, Muskiz ─dantzaldiak, lehiaketak, kontzertuak eta haurrentzako jarduerak─, Getxo, Bermeo, Sopela eta Markina-Xemeingo Amalloa auzoa. Bilbon, sua egiten da Artxandan eta jende ugari biltzen da inguruan.

* www.turismo.euskadi.net web orritik hartutako testua
*
www.turismo.euskadi.net web orritik hartutako irudia


Lekua: Araba – Bizkaia - Gipuzkoa
Data: 2014/06/23 – 2014/06/24
Webgunea: www.turismo.euskadi.net

Localización de SAN JUAN

SAN JUAN

País Vasco, España

×