Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Bizkaian

PORT ART: erakusketa ibiltaria

PORT ART: erakusketa ibiltaria

Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak Port Art erakusketa ibiltaria jarri du martxan Zierbenan, gizarteari Bilboko portuaren historia, jarduera eta garrantzi ekonomikoa nola ibaiertzeko udalerriekin izandako harremana erakusteko xedearekin.

 

1950eko hamarkada amaieran sortutako pop mugimenduan inspiratutako erakusketa hau 20 oineko (sei metro luze) sei edukiontziren barruan gauzatzen da, eta edukiontzi horien kanpoaldea zein barrualdea pop artisten artelanetan oinarritzen dira. Lehen edukiontzia Roy Lichtenstein artistaren lanean oinarrituta girotu da eta Bilboko portuari buruzko informazio orokorra eskaintzen du. Bigarrenak Jasper Johns artista omentzen du eta portuak historian zehar itsasadarraren ertzeko udalerriekin izandako harremana jasotzen du. Hirugarren edukiontziak Frank Stella artista gogoratzen du, portuak munduarekin duen lotura erakutsiz. Laugarrena Andy Warholi buruzkoa da eta portuaren ingurumen-politika du oinarri. Bosgarrena James Rosenquisten estiloari jarraikiz dekoratu da eta itsas kontsignazio, zamatze eta garraio zerbitzuak erakusten ditu. Azkenik, seigarren edukiontziak Jackson Pollock artistaren obra inspirazio gisa hartuta egin da eta portuetako nasetan zirkulazioan dabiltzan salgai mota desberdinak ditu erakusgai.

*www.kulturklik.euskadi.net web orritik hartutako testua
*www.deia.com web orritik hartutako irudia

Lekua: Zierbena (Bizkaia)
Data: 2014/07/23
Web orria: www.kulturklik.euskadi.net

Localización de PORT ART: erakusketa ibiltaria

PORT ART: erakusketa ibiltaria

48508 Ciérvana, Vizcaya, España

×