Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Euskadin

Olatu Talka

Olatu Talka

Olatu Talka kultur jaialdiaren V. ekitaldia ospatuko da Donostian maiatzaren 23, 24 eta 25eko asteburuan zein ekainaren 1ean, igandearekin. Astindu hiria!!! lelopean, jaialdia Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuaren baitan kokatzen da, eta proiektuaren balore zein edukiak gizartean ezagutzera ematea du xede.

Olatu Talkak badu berezitasun nagusi bat, alegia, bere egitaraua herritarrek planteatzen dituzten kultur proposamenak aintzat hartuta osatzen duela eta proposamen horiek herritarrei zuzentzen zaizkiela. Horrela, parte-hartzeari ematen zaion garrantziari jarraiki, Olatu Talka herritarrek erabakitzen dutena izango da.

Jaialdiak hiria kultur mailan astintzen duen olatu erraldoia irudikatzen du, elkarlanerako eta espazio publikoa erabiltzeko era berriak martxan jartzea ahalbidetzen duen plataforma da. Halaber, ekintzailetza oinarri hartuta, kritika sozialari heltzeko, kultur jardun berriak azaleratzeko eta artista profesionalen eta amateurren arteko elkarlanerako bide desberdinak ezartzeko aukera eskaintzen du. Olatu Talkaren aurreko lau ekitaldiei esker, aurretik ia existitzen ez ziren zenbait jarduera kultur egitarauetan lekua izatea eta gizartean garrantzi handia izatea lortu dute.

Olatu Talkaren V. ekitaldia ez da asteburu bakar batera mugatuko; lau egunetan zehar izango dira jarduerak, maiatzaren 23–24–25 asteburuan zehar eta ekainaren 1ean, igandez. Azken eguna Ziklobiak hartuko du bere osotasunean, deialdi honek aurreko urteetan sekulako arrakasta lortu baitzuen.

* www.turismo.euskadi.net webguneko testuan oinarritua
* www.olatutalka.eu web orritik hartutako irudia

Lekua: Donostia
Data: 2014/05/23- 2014/06/01
Webgunea: www.olatutalka.eu

Localización de Olatu Talka

Olatu Talka

San Sebastián, Guipúzcoa, España

×