Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Santurtzin
Bizkaiko antzerki jaialdirik zaharrena dugu Santurtzikoa. Ohi bezala, 33. edizio honetarako ere egitarau zabala prestatu dute. Serantes Kultur Aretoak 16 ikuskizun hartuko ditu orotara, tartean, Bizeten "Carmen" opera, antzerkia eta musika uztartzen dituen "Esta noche no estoy para nadie" ikuskizuna eta "Artean" (Dantzaz konpainia) dantza garaikideko lana. Antzezle ospetsu ugari arituko dira agertoki gainean, hala nola, Jose Sacristan, Kiti Manver eta Eloy Arenas.
Data: 2012/10/19–2012/11/25
Lekua: Serantes Kultur Aretoa

