Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Bizkaian

Museoen Nazioarteko Eguna 2014

Museoen Nazioarteko Eguna 2014

“Museoetako bildumek sortutako loturak”,
Museoen Nazioarteko Eguna 2014ko gaia

Maiatzaren 18aren inguruan, mundu osoko museo ugarik Museoen Nazioarteko Eguna 2014 ospatuko dute milaka jarduera eta ekitaldi berezi antolatuz. Aurtengo jardunaldiari begira, “Museoetako bildumek sortutako loturak” gaia hautatu da, eta horren bidez, museoak erakunde biziak direla gogorarazi nahi dio komunitate artistikoak publikoari, bai eta bisitarien, belaunaldien eta mundu osoko kulturen arteko loturak sortzen laguntzen dutela ere. Komunitate baten kultur ondarea zein oroimen kolektiboa bizirik irauten eta transmititzen laguntzen duten espazioak direla kontuan hartuta, museoek nabarmen laguntzen diote gizartearen garapenari. Era berean, trukerako eta aberastasunerako leku esanguratsuak dira, eta elkarren arteko ulermena, lankidetza eta herrien arteko bakea garatzea sustatzen dute. Museoek industrian gertatzen diren aldaketei egin behar diete aurre etengabe, eta horri jarraikiz, beren konpromiso tradizionala berriz ere planteatu eta bisitariek beren bildumak erraz ikus ahal izateko modu berriak bilatu behar izaten dituzte. 2014ko gaiak nazioartean kulturaren trukea sustatzeko munduko museoen artean dagoen lankidetza azpimarratzen du. Museoen Nazioarteko Egunaren aurreko ekitaldian 35.000 museo-jarduera burutu ziren 143 herrialdetan.

* www.icom.museum webguneko testuan oinarritua
* www.icom-ce.org web orritik hartutako irudia

Data: 2014/05/18
Webgunea: www.icom.museum

×