Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Bizkaian

Leioako Umore Azoka

Leioako Umore Azoka

Urterik urte magia, artea, barreak eta txaloak izaten dira nagusi Leioako Umore Azokan. Lau egunez antzezlanak, zirku-ikuskizunak, haurrentzako lanak, dantza saioak eta clown pailazoen, akrobaten eta malabaristen emanaldiak eskainiko dituzte berriro Bizkaiko udalerriko kaleetan. Aurtengo edizioa maiatzaren 16tik 19ra egingo da.

Konpainien, enpresa banatzaileen, programatzaileen eta kazetarien elkargune bihurtzen da urtero Umore Azoka; elkar ezagutzeko, ideiak trukatzeko, lanak jendaurrean erakusteko eta emanaldiak kontratatzeko parada izango dute horiek guztiek.

Lekua: Leioa
Data: 2013/05/16 - 2013/05/19
Weba: www.umoreazoka.org

×