Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Bilbon

Jaiak – Aste Nagusia

Jaiak – Aste Nagusia

Marijaiak, Bilboko jaien pertsonaia nagusiak, hasiera emango die hirianjardun bizi eta etengabekoz betetako bederatzi egunei.

Antzerki-ikuskizunak, kontzertu handiak, munduko piroteknia konpainia onenetako batzuk parte hartzen duten su artifizialen emanaldiak, lehiaketa gastronomikoak, haurrentzako jolasak eta era guztietako jarduerek beteko dituzte hiriko gune desberdinak. Bilbo zaharreko kale eta plazetan kokatuko da jai gune nagusia, bai eta itsasadarraren bi aldeetan ere, bertan jartzen baitituzte beren txosnak hiriko elkarte desberdinek osatutako konpartsek.

Era berean, antzerki konpainia garrantzitsuek beren antzezlanak estreinatu ohi dituzte Bilboko agertokietan egun horietan, zirkua eta barrakak Etxebarria parkean kokatzen dira, eta zezenketak eta pilota partidak ere jokatzen dira.

*www.bilbao.net web orritik hartutako testua
*www.bilbao.net web orritik hartutako irudia

Lekua: Bilbo
Datak: 2014/08/16 − 2014/08/24
Web orria: www.bilbao-astenagusia.net

Localización de Jaiak – Aste Nagusia

Jaiak – Aste Nagusia

Bilbao, Vizcaya, España

×