Giza Eskubideen Zinemaldia
Urtero legez, Victoria Eugenia Antzokia izango da Giza Eskubideen Zinemaldiaren egoitza nagusia. 2003. urtean sortu zen jaialdiak giza eskubideen alorrean eztabaida eta hiritarren partaidetza sustatzea du helburu. Izenak berak adierazten duenez, tresna boteretsua erabiltzen du zeregin horretarako: zinema. Mundu osoko film luze, dokumental eta film labur ugari erakutsiko dituzte aurten ere. Lan horietako asko ez dira gure zinema-aretoetara iristen.
Oraingo honetan 40 lan (film labur eta film luzeak) inguru izango dira ikusgai, eta Hermano Venezuelako pelikulak emango dio hasiera jaialdiari. Marcel Rasquinek zuzendutako filmak nazioarteko kritikarien onespena jaso du.
Hainbat jarduera paralelo ere egongo dira Gipuzkoako hiriburuko txoko desberdinetan, hala nola, bost erakusketa eta dantza, antzerki eta musika ikuskizunak.
Bestalde, proiekzioak bukatutakoan, ikusleen eta aurkeztutako lanen protagonista eta zuzendarien arteko solasaldiak eta jarduera bereziak antolatu dituzte. Nola ez, ekintza guztiek giza eskubideak izango dituzte ardatz.
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN -GIPUZKOA
Data: 19/04/2013 - 26/04/2013
Weba: www.cineyderechoshumanos.com/

