Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Euskadin

Gasteizko guduaren bigarren mendeurrena

Gasteizko guduaren bigarren mendeurrena

Arabako hiriburuak Gasteizko guduaren bigarren mendeurrena ospatuko du aurten; 1813. urtean izan zen Independentzia Gerraren azkenetariko guda, hain zuzen ere.

Urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira. Horien artean, guda izan zen lekuetara bisita gidatuak prestatu dira (ekainak 9, 16 eta 23), eta haurrentzako hitzaldi eta bisita gidatuak antolatuko dira. Urrian, bestalde, gudari buruzko hitzaldi sorta atonduko da.

Era berean, Arabako Arma Museoan garai hartako borroka bilduma garrantzitsua dagoenez bisita bereziak egingo dira, eta Napoleonen ibilbide bat prestatuko da, frantsestu garaiko puntu nagusiak lotuko dituen hainbat plaka jarriz.

Ekitaldiak 'Vitoria 2013' elkarteak antolatuko ditu, arabarrek eta hiriburura hurbiltzen diren guztiek historiaren zati hau ezagutzeko asmoarekin.

Egitaraua

×