Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Bilbon

Gabonak Bilbon

Gabonak Bilbon

Gabonetan argiak, kolorea eta musika izango dira jaun eta jabe Bizkaiko hiriburuan. Argiztapen ikusgarriak Bilboko kaleak jantziko ditu berriro, eta Gabon-kantak eta apaingarriak nonahi aurkituko ditugu. Gainera, hiriko dendek, tabernek eta jatetxeek euren lokal eta erakusleihoak era berezian apainduko dituzte, eta horietako askok, Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketan hartuko dute parte.

Eguberrietako pertsonaiarik ospetsuenak
Ezbairik gabe, Olentzero eta Errege Magoak dira Gabonetako pertsonaia maitatuenak. Olentzero abenduaren 23an helduko da gurera, eta 24ko gauean euskal geografia osoko etxeetan opariak eta poza banatu baino lehen, Bilboko kaleak zeharkatuko ditu. Ia bi aste beranduago, urtarrilaren 5ean, Errege Magoek urtero egiten den desfile jendetsuan (Kale Nagusian hasi eta Udaletxean amaituko da) hartuko dute parte. Gau horretan bertan banatuko dituzte euren opariak.

Jaiotzak
Era guztietako jaiotzak izaten dira ikusgai urtero. San Nicolas de Bari elizaren atarian, esaterako, ikus-entzunezko jaiotzak jarriko dituzte. Urtero legez, gainera, Eleiz Museoak mundu osoko jaiotzak hartuko ditu, eta Pasio Irudien Museoan ere jaiotza ederrak ikusteko parada izango da.

Eskulangintza azokak eta San Tomas
Eskulangintzak toki garrantzitsua izango du Eguberrietako egitarauan. Arriaga Antzokiaren ondoan, adibidez, karpa handia jarriko dute 50 standekin; Euskal Autonomia Erkidegoko zein Espainiako Estatuko artisauek euren lanak erakutsiko dituzte bertan. Bestalde, Bailen kalean, FEVE tren-geltokiaren ondo-ondoan, ere standak ipiniko dituzte, lepoko, eskumuturreko eta eraztunekin. Laburbilduz, Gabonetako opariak erosteko aukera paregabea izango dugu.

San Tomas jaia ezagun-ezaguna da Bilbon. Urtero, abenduaren 21ean, milaka lagun elkartu ohi dira Alde Zaharrean, baserritar giroaz gozatzeko eta, bide batez, euskal produkturik onenak erosteko.

Haurrentzako jarduerak
Bestalde, etxeko txikienek ere primeran pasatuko dute egunotan, batik bat, BECen jarriko duten Umeen Gabonetako Parkean. Berriro ere familiartean gozatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte Barakaldoko azoka-eremuan, abenduaren 15etik urtarrilaren 5era.

San Silvestre
Ohi legez, urteko azken egunean Errekaldeko San Silvestre Krossa egingo dute. Iaz, 1.000 korrikalari baino gehiago elkartu ziren.

Informazio-liburuxka ikusi

 

×