Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Euskadin

Errege Magoen desfila

Errege Magoen desfila

Meltxor, Gaspar eta Baltasar, Errege Magoak, gurean izango dira berriro umeen artean opariak banatzeko. Urtarrilaren 5ean, arratsaldean, desfileak egingo dituzte Euskadiko hainbat txokotan. Urtero legez, gauean etxez etxe joango dira euren opariak uzteko, eta "gaiztoak"” izan diren haurrei ikatz gozoa ekarriko diete. Magia, fantasia eta ilusioa izango dira eguneko protagonista nagusiak.

Gasteiz: Errege Magoak goizean helduko dira Gasteizko RENFEko tren-geltokira. Umeekin elkartuko dira Villa Suso Biltzar Jauregian. Bilbo plazatik irtengo dira Errege Magoak, Gasteiz hiribideak Txile kalearekin bat egiten duen gunean amaitzeko.

Bilbo: Argiz eta kolorez beteko dira Bilboko kaleak. Meltxor, Gaspar eta Baltasar izango dira protagonista nagusi, eta desfilean ia 300 lagunek hartuko dute parte. 18:00etan hasiko da, eta Kale Nagusia zeharkatu ostean, Udaletxe parean bukatuko da. Areto Arabiarrean elkartuko dira umeekin.

Donostia: Txalupaz iritsiko dira Errege Magoak Gipuzkoako hiriburura. Boulevard zumardian emango diote hasiera desfileari, eta, ondoren, Donostiako erdigunea zeharkatuko dute, milaka gozoki banatzen dituzten bitartean. Aurreko urteetan bezala, zuzi-eramaileak, animaliak eta abestiak izango dituzte bidaide.

Data: 2013/01/05 - 2013/01/06

×