Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Euskadin

Donostiako Aste Nagusia

Donostiako Aste Nagusia

Alderdi Ederreko lorategietatik jaurtitako "kanoikada" tradizionalak eta Artillero kantuak ematen diote hasiera urtero Donostiako Aste Nagusiari.

Aste Nagusiaren ekitaldi garrantzitsuenetako bat, zalantzarik gabe, Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa da, eta munduko zenbait lekutatik iritsitako konpainiek parte hartzen dute bertan.

Azpimarratzekoa da jai hauetan izaten den musika eskaintza: urtez urte, musikaren munduko izar handiak izaten dira hiriburu gipuzkoarrean. Kirolak dira egun horietako beste arreta gune garrantzitsu bat: horrela, Getariatik Donostiarainoko igeriketa zeharkaldi klasikoa, zaldi lasterketak, hondartzako boleibol txapelketa eta herri kirolen erakustaldiak nabarmentzen dira. Bestalde, txikientzat ere jarduera ugari antolatzen dira, besteak beste, tailerrak, jolasak, buruhandi eta erraldoiak, diskoteka eta zezen suzkoa.

* www.turismo.euskadi.net web orritik hartutako testua
* www.eitb.com web orritik hartutako irudia

Lekua: Donostia
Datak: 2014/08/09 – 2014/08/06
Web orria: www.semanagrande.com

Localización de Donostiako Aste Nagusia

Donostiako Aste Nagusia

San Sebastián, Guipúzcoa, España

×