Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Bilbon

Bilboko Aste Nagusia 2013

Bilboko Aste Nagusia 2013

Bederatzi egunez jai-giroa Bilboko txoko guztietara iritsiko da. Milaka lagun Bizkaiko hiriburuan bilduko dira aurtengo egitarauaren barruan prestatu diren ekintzez gozatzeko.

1978an Bilboko Aste Nagusia sortzeko ideien lehiaketa bat antolatu zuten hiriko hainbat elkartek. Ordura arte, jendartean arrakasta gutxi izaten zuten ekitaldi bakan batzuk bakarrik antolatzen ziren uda partean.

Horrela jaio zen Bilboko Aste Nagusia. Geroztik hiru hamarkada baino gehiago igaro dira, eta, gaur egun, Euskadiko jairik ospetsuenetako batzuk direla esan daiteke. Aurten abuztuaren 17an hasi eta 25ean bukatuko dira festak. Txupinazoa jaurti eta pregoia egin ostean Marijaia ospetsua (jai bilbotarren ikurrik esanguratsuena) Arriaga plazaren balkoian agertuko da.

Marijaiak guztion arreta erakarriko du azken egunean: Arriaga Plazan, ehunka lagunen aurrean, pertsonaia berezi hori erreko dute, Bilboko Aste Nagusiari amaiera emanez.

Lekua: BILBAO
Data: 2013/08/17 - 2013/08/25

Localización de Bilboko Aste Nagusia 2013

Bilboko Aste Nagusia 2013

Bilbao, Bizkaia

×