Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Bilbon

Bilbao Night Marathon

Bilbao Night Marathon

Laugarren Bilbao Night Marathon lasterketa izango da urriaren 20an , aurreko hirurek izandako arrakastaren ostean. Europako gaueko maratoi bakarra da, eta Espainiako Federazioaren egutegi ofizialean dago sartuta. Proba hau udalak diseinatutako estrategiaren baitan sartzen da, Bilbo kirol ekitaldien buru bihur dadin, hots, jarduera ekonomikoaren sortzaile eta hiriaren dinamizatzaile.

Gaueko maratoiak kirola eta dibertsioa uztartzen ditu, eta modu desberdin bat eskaintzen du hiria bizitzeko eta ezagutzeko. Lasterketaren asmoa da kirolzale guztiengana iristea. Horretarako, hiru proba ditu: 42 kilometroko maratoi bat, atleta profesionalentzat eta modalitate horretara ohituta dauden pertsonentzat; 21 kilometroko bi lasterketa (maratoi erdiak); eta “Lasterketa Pirata” izeneko martxa bat, 7 kilometrokoa, edonolako publikoarentzat egokia eta oso atsegingarria.

Guggenheim Bilbao Museoa izango da, berriz ere, irteera-puntu eta helmuga paregabea parte-hartzaileentzat. Bai irteera-lekuak eta bai ibilbideak berak agerian uzten dute Bilbao Night Marathon hiriko bizitzan integratzen den proba bat dela, espazio publikoan barrena eta hiriaren leku ezagunetatik baitoa. Oso proba estimatua da, gainera, herritarren aldetik. Horren froga da zenbat korrikalarik parte hartzen duten, baita lasterketa jarraitzen duten milaka ikusleak ere.

Bilbao Night Marathonen 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte har dezakete. Izen-ematea uztailaren 10tik aurrera egin daiteke, webgune honetan: http://www.bilbaonightmarathon.com/.

Localización de Bilbao Night Marathon

Bilbao Night Marathon

Av de Abandoibarra, 2, 48009 Bilbao, España

×