Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Bilbon

Beltxargen aintzira eta Intxaur-hauskailua taularatuko dituzte Bilbon

Beltxargen aintzira eta Intxaur-hauskailua taularatuko dituzte Bilbon

Ohi legez, Beltxargen aintzira eta Intxaur-hauskailua balletak izango dira ikusgai Bilbon. Campos Eliseos Antzokian abenduaren 4an (Beltxargen aintzira) eta abenduaren 5ean eta 6an (Intxaur-hauskailua) izango da hitzordua. Euskalduna Jauregian, aldiz, abenduaren 22an eta 25ean taularatuko dituzte Beltxargen aintzira eta Intxaur-hauskailua, hurrenez hurren.

Aipatzekoa da Piotr Ilich Chaikovski Errusiako konpositore ospetsuak idatzi zuela bi lan horien musika.

Sigfrido, emazte bila ari den printze gaztea, da Beltxargen aintzira balletaren protagonista nagusia. Hainbat neska aurkeztuko dizkio amak, baina berak ez du jakingo zer egin. Bat-batean, hainbat beltxarga uretatik atera eta emakume eder bihurtuko dira. Horietako bat Odette izeneko erregina da. Bera eta Sigfrido maitemindu egingo dira.

Intxaur-hauskailua lanean, Clarak opari berezia jasoko du Gabonetan: intxaur-hauskailu bat. Panpina hori bizidun bilakatuko da, eta biek batera abenturaz betetako bidaia zirraragarria egingo dute.

Lekua: Campos Eliseos Antzokia eta Euskalduna Jauregia
Data: 2012/12/04 - 2012/12/25

Localización de Beltxargen aintzira eta Intxaur-hauskailua taularatuko dituzte Bilbon

Beltxargen aintzira eta Intxaur-hauskailua taularatuko dituzte Bilbon

Av de Abandoibarra, 48011 Bilbao

×