Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer egin Euskadin

Aste Santua, Euskadin

Aste Santua, Euskadin

Aste Santua berez Erramu Igandetik Pazko Igandera doan kristautasunaren denbora-bitarte sakratua da; zenbait lekutan, halere, aurreko ostiralean (Doloretako Ostirala) hasten dira ospakizunekin.

Gipuzkoa

Orain dela 40 urte arte, prozesioak izaten ziren Gipuzkoako herri gehienetan. Baina, Vatikanoko II. Kontzilioa izan zela eta, eta ohiturak aldatuz joan direnez, egiteari utzi diote gehienek, nahiz eta batzuk lan handia egiten ari diren horiek berreskuratzeko.

Azkoitian Aste Santua lasaitasunean egon eta hausnartzeko unea da, bai eta herriaren folklore aberatsa gozatzeko aukera ezin hobea ere, prozesioetan egiten dituzten erritoen bidez. Gaur egun egin ohi dituzten ekitaldien artean, Ostiral Santukoak dira azpimarragarrienak. Kristoren hilkutxa eta Andre Maria Doloretakoa herriko kaleetatik eramaten dituzte, isiltasun sakonean; isiltasun hori apurtzen dituzten bakarrak armatus-ak dira, beren lantzak lurraren kontra jota.

Hondarribian batez ere Ostiral Santuan eta Pazko Igandean egiten dituzte ospakizun handiak. Herritar gehienek parte hartzen dute ekitaldietan. Ostiralean, arratsaldeko 17:00etan, Parrokia-elizan biltzen dira herritarrak Kristo gurutziltzatuaren jaitsiera ikusteko asmoarekin; bost metroko errezel beltz handi batek gordetzen du gurutzea.

Seguran ere Aste Santua ospatzen jarraitzen dute egun. Ostegun eta Ostiral Santuetan prozesioak egiten dituzte. Belaunalditan zehar parrokian biltzen joandako irudiak kalera ateratzen dituzte nazaretarrak, penitenteak, soldadu erromatarrak, musikariak eta beste hainbat aldamenean.

Araba

Ostegun Santutik Pazko Igandera bitartean, Jesu Kristoren heriotza eta berpizkundea gogoratzeko, prozesioa egiten dute lurraldeko hiri eta herri askotan. Besteak beste, Gasteiz edo Guardiako prozesioetara joan zaitezke. Eta Pazko Igandean Gesaltza Añanara, Mañuetara edo Lagranera joanda, “Judasen Erreketa” ikus dezakezu. Moredan su batean erretzen dute Jesus saldu zuen apostolua, ondoan bere laguna, Judesa, duela.

Gasteizen, Ostegun eta Ostiral Santuetan, 300 bat nazaretar biltzen dira lau mende baino gehiago dituzten Isiltasunaren eta Jaunaren Hilobiratzearen prozesioen inguruan. Eta Erramu Igandean katedral berrian ospatzen den palmen bedeinkapenean hartzen dute parte fededunek.

Data: 2014/03/13 - 2014/03/21

 

Localización de Aste Santua, Euskadin

Aste Santua, Euskadin

20720 Azcoitia, Guipúzcoa, España

×