Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Bizkaian

Aste Santua Bizkaian

Aste Santua Bizkaian

Aste Santua berez Erramu Igandetik Pazko Igandera doan kristautasunaren denbora-bitarte sakratua da; zenbait lekutan, halere, aurreko ostiralean (Doloretako Ostirala) hasten dira ospakizunekin.

Bizkaian garai honetan bi dira herri erakargarrienak, bertakoek prestatzen dituzten ospakizun ikusgarriak direla eta: Balmaseda eta Bilbao.

Guztiok dugu ezagun Balmasedako Via Crucis biziduna, protagonistatzat herritarrak eurak dituena. Gaur egun 500 lagunek baino gehiagok hartzen dute parte bertan. Ostegun Santuan hasten da ospakizuna, "Azken Afaria", "Baratzeko Otoitza" eta "Jesusen Atxiloketa" antzeztuta. Ostiral Santuan, goizeko 9etan guardia erromatarrak danborrak jotzen ditu eta hortik aurrera "Pilatosen Epaiketa", "Judasen urkatzea" eta Pasioaren bestelako tarte batzuk izango dira, gurutziltzaketara arte, urrats bizidunen bidez.

Bilbon Donibane elizatik abiatzen da Aste Santuko prozesioa. Eliza hori hasiera batean Atxurin zegoen, Bilboko ospitalearen ondoan. Bilbon prozesioa 1554. urtetik egiten dute, Egiazko Gurutze Santuaren Kofradia sortu eta urtebetera (gerora zortzi ermandade gehitu zitzaizkion horri).

Data: 2013/03/24 - 2013/03/31

Localización de Aste Santua Bizkaian

Aste Santua Bizkaian

Balmaseda, Bizkaia

×