Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Euskadin

Andre Maria Zuriaren jaiak

Andre Maria Zuriaren jaiak

Abuztuaren 4an milaka lagun elkartuko dira Andre Maria Zuriaren plazan Arabako hiriburuko jairik ospetsuenei hasiera emateko. 18:00etan, txupinazoa bota eta gero, Zeledon San Migel elizako kanpandorretik behera jaitsiko da. Jaiak hilaren 4an hasten diren arren, aipatzekoa da, normalean, uztailaren amaieratik aurrera, bestelako jarduerak ere antolatzen dituztela.

Ezbairik gabe, musika eskaintza zabala da jaietako erakargarri nagusietako bat. Antzerkiak ere toki garrantzitsua izan ohi du festetan.

Egitarau zabalak gastronomia eta artisautza azokak, umeentzako ekintzak, su artifizial erakustaldiak, dastatze-saioak, bertsolari ezagunen emanaldiak, Arabiako azoka -Francisco Juan Aiala plazan- eta jarduera bitxi-bitxiak (zaku eta triziklo lasterketak, Miss eta Mister lehiaketak eta abarka jaurtiketa txapelketa, esaterako) barne hartzen ditu.

Lekua: Vitoria-Gasteiz
Data: 2013/08/04 - 2013/08/09

Localización de Andre Maria Zuriaren jaiak

Andre Maria Zuriaren jaiak

Vitoria-Gasteiz, Álava

×