"AEBetako zinema musikala" zikloa, Donostian
Nosferatu deritzon egitasmoaren baitan, Donostiako Antzoki Zaharrak mota desberdineko zinema zikloak hartu ohi ditu urte osoan zehar. Hori horrela, 2013ko lehenengo zikloak Ameriketako Estatu Batuetan ekoitzitako zinema musikala izango du ardatz, eta film ospetsuak bilduko ditu, tartean, 42nd Street, Top Hat, The Pirate, On the Town, Singin' in the Rain, Moulin Rouge eta West Side Story. Hitzordua asteazkenetan izango da, eta lanetako batzuk euskaraz eskainiko dira.
Lekua: Teatro Principal (Donostia – San Sebastián)
Data: 09/01/2013 - 05/06/2013
Ordutegiac: 20:00
Salneurria: 4,50 euro (film bakoitza)

