Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Bizkaian

2014ko Santa Ageda erromeria

2014ko Santa Ageda erromeria

Otsailaren 4an Santa Ageda bezperako koplak kantatzeko ohitura dute Euskal Herriko herri askotan. Usadioaren arabera, herri eta hirietako kaleetan barrena edo/eta auzoetako baserrietan barrena irteten dira lagun taldeak, atez ate santuari koplak kantatzera eta helburu desberdinetarako dirua biltzera. Bastoi zein makilez lagunduta, lurra kolpatzen dute erritmoari jarraituz.

Santa Agedako santutegia Barakaldoko Kastrexanan kokatzen da eta, otsailaren 5ean eta aurreko zein hurrengo igandeetan, erromeria jendetsuak egiten dira, Santa Agedaren inguruan 30.000 lagun inguru bilduz.

Kantariek makilek lagunduta daramate konpasa, lurra kolpatuz. Ohikoa izaten da mezen osteko festan erroskillak jatea eta erroskilla sorta makilan sartu eta hurrengo egunean gosaltzeko etxera eramatea.

Ermitaraino erromeria egitearekin batera, inguruko Arroletxa mendiraino igotzeko ohitura dute barakaldar askok; mendi aproposa da, eguraldiak lagunduz gero, bertan ogitartekoa jan eta ikuspegi paregabeaz gozatzeko.

Lekua: Barakaldo
Data: 2014/02/05
Web orria: www.barakaldo.org

Localización de 2014ko Santa Ageda erromeria

2014ko Santa Ageda erromeria

Baracaldo, Vizcaya, España

×