Taldeak eta gidaridun bisitaldiak
Informazioa eta erreserbak
Harrerako orduak
Astelehena–ostirala
09:00–14:00
Adi
Nahitaez erreserba egin behar dute talde batekin datozen gidari profesionalek eta 20 pertsonatik gorako taldeek.
Doako gidaridun bisitaldiak
Ezaugarriak
Gutxienez 8 pertsonako taldea osatu behar da bisita egiteko (gehienez 20 pertsona).
Bisitaldia baino ordu erdi lehenago izena eman behar da informazio-mahaian.
Goizetan: 12:30.
Arratsaldetan: 17:00.
Hizkuntzak
Informazio-mahaian galdetu zer hizkuntzatan egin daitezkeen gidaridun bisitaldiak.
Gogoan izan
Parte-hartzaile kopuru mugatua.
Ezin da erreserbarik egin
OHARRA: Aldaketak egon daitezke egitarauan.
ORDAINPEKO GIDARIDUN BISITALDIAK
Ezaugarriak
Langile berezituen ardurapean egindako bisitak.
Gidaridun bisitaldiek eraikinaren arkitektura eta erakusketen lanak azaltzen dituzte.
Iraupena: 1 h 30 min.
Hizkuntzak
Hainbat hizkuntza aukeran.
Izen ematea
Nahitaezkoa da 2 aste lehenago, behintzat, erreserba egitea.
Gogoan izan
Gai jakin baten landu nahi izatekotan, arren adierazi erreserba egitean eta gidariari bisitaldia hasi aurretik.
Gehienez 20 pertsonako taldea gidariko. 3 gidari kontrata ditzakezu aldi berean.
Prezioa gidariko: 95€
Bisitaldia Guggenheim Bilbao +
Ezaugarriak
Langile kualifikatuek egindako bisitaldiak.
Ibilbide paregabea, aukera ematen duena bai erakusketak ezagutzeko bai museoaren txoko sekretuetan barneratzeko, bisitarientzat zabalik egoten ez direnak.
Iraupena: bi ordu.
Hizkuntza
Hainbat hizkuntza aukeran
Izen ematea
Nahitaezkoa da erreserba egitea bi aste lehenago, behintzat
Gogoan izan
Denbora-tartea mugatua denez, erakusketa bakoitzaren eduki artistikoari buruzko azalpenak orokorrak izaten dira, xehetasunetan sartu gabe.
Gidari bakoitzak talde bakarra hartuko du, eta 20 pertsonakoa izango da gehienez.
Bisitaldiok egiteko beti izaten da aukera, erakusketa-aldaketa dagoenean ezik
Prezioa gidariko: 180 €
TALDEENTZAKO BESTE BISITALDI BATZUK
Taldeak +20 pertsona
Nahitaezkoa da sarrerak aurretik erreserbatzea (aste bateko epeaz behintzat), 20 pertsona baino gehiagoko taldeen sarrera eroso eta lasterra bermatzeko.
Telefonoa: 94 435 90 23
Astelehena–ostirala, 09:00–14:00.
Ez da dirudik itzuliko aurreikusitako baino pertsona gutxiago etortzen badira.
Baieztapen-eskutitza bidaliko dizugu: taldeen txarteldegian aurkeztu adostutako ordua baino pixka bat lehenago.
Kanpoko gidari profesionalak
Nahitaez erreserba egin behar dute 7 eta 20 pertsonen arteko taldeekin datozen gida profesionalek.
Ez da ezer ordainduko erreserbatzeagatik. Ordu beteko bisitaldia egiteko tarte bat adostu beharko dute.
Baieztapen-eskutitza bidaliko dizugu: taldeen txarteldegian aurkeztu adostutako ordua baino 15 minutu lehenago. Identifikazio-txartelak emango dizkizuegu orduan.
Erreserbarik egin ez duten taldeak kanporatzeko eskubidea gordetzen du Guggenheim Bilbao Museoak.
DOAEKO BISITALDI GIDATUA BEHAR BEREZIDUN TALDEENTZAT
Bisitaldi gidatuak asteartetik igandera egiten dira, beti ere edukiak moldatuta, talde eskatzaileen ezaugarrien arabera. Ezinbestekoa da aurrez erreserbatzea. Museorako sarrera ez dago barne (talde motaren araberako tarifak begiratu).
DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK GIZARTE BAZTERKETA ARRISKUAN DAUDEN TALDEENTZAT
Doako gidaridun bisitaldiak gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsona-taldeentzat (etorkinak edo errehabilitazioan dauden pertsonak, besteak beste) BBK Fundazioak babestutako Artez busti programa osatzen duten jardueren esparruan. Bisitaldiak talde bakoitzaren ezaugarrien arabera prestatzen dira. Parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 94 435 90 90 telefonoan.
DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK ADINDUENTZAT (HIRUGARREN ADINA)
Doako gidaridun bisitaldiak adinekoen zentroentzako (BBK Klubak), BBK Fundazioak babestutako Artez busti programa osatzen duten jardueren esparruan. Parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea BBK jardueren erreserba-zentralean.
MUSEOAK BARRUTIK
Halaber, Guggenheim Bilbao Museoak Museoak Barrutik kanpainan parte hartzen du. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren ekimen hori adinekoen elkarteei dago zuzenduta. Parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 944 35 90 90 telefonoan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
Gogoan izan
50 pertsona baino gehiagoko taldeak tarteka sartuko dira.

