Multimedia informazio-guneak
Gune hauetan Museoaren jarduerei eta zerbitzuei buruzko argibideak daude multimedia euskarrietan, ukipen-pantailetan. Zortzi gune daude eraikinaren hiru solairutan banatuta. Honako hauen berri ematen dute euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez: arte-programazioa, informazio orokorra, jarduerak eta zerbitzuak.

